Jaime Mayor Oreja

politikari espainiarra

Jaime Mayor Oreja[1] (Donostia, 1951ko uztailaren 12a) Alderdi Popularreko politikaria da. Espainiako Barne Ministroa izan zen 1996-2001 urte bitartean, baita EAEko lehendakarigai ere. PPren eurodiputatua da gaur egun.

Jaime Mayor Oreja


Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2009ko uztailaren 13a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 31 - 2004ko uztailaren 2a - Eugenia Martín Mendizabal
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2004ko martxoaren 30a - Carlos Olazabal Estecha
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 28a - 2001eko apirilaren 23a - Rafael Carriegas Robledo
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Barne Ministro

1996ko maiatzaren 6a - 2001eko otsailaren 27a
Juan Alberto Belloch (en) Itzuli - Mariano Rajoy

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 25a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 14a - 1990eko urriaren 10a - Antonio Merino Santamaría
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Euskadiko Alderdi Popularreko presidente

1989ko urtarrilaren 20a - 1996ko urriaren 5a
Carlos Iturgaiz Angulo

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

1981eko otsailaren 25a - 1983ko urtarrilaren 4a
Marcelino Oreja Agirre - Ramón Jáuregui

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1980ko azaroaren 25a - 1982ko abuztuaren 31
Marcelino Oreja Agirre
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1980ko azaroaren 13a - Gonzalo Urbistondo Ruiz de Galarreta
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
Eusko Kontseilu Nagusiko Turismo kontseilaria

1979ko ekainaren 28a - 1980ko apirilaren 22a - Carlos Blasco
Bizitza
JaiotzaDonostia1951ko uztailaren 12a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta agronomia-ingeniaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Zentro Demokratikoaren Batasuna

Bizitza aldatu

Tradizio politiko handiko familian sortua. UCD alderdian hasi zen politikagintzan. 1980an Eusko Legebiltzarreko kide izendatu zuten alderdi horren izenean, baita Madrilgo Kongresuan Diputatu ere. 1982an, berriz, Madrilgo Gobernuak Euskal Herrirako Ordezkari izendatu zuen, bere osaba Marcelino Orejaren lekuan. 1989an Euskal Autonomia Erkidegoko Partido Popularra berrantolatzeaz arduratu zen, eta urte berean Madrilgo Kongresurako diputatu hautatu zuten berriz.

1990 eta 1994 urteetan, PPren lehendakarigai izan zen. 1995ean Donostiako Udaleko zinegotzi ere hautatu zuten, PPren alkategai izan ondoren, nahiz eta ez zuen zinegotzi kargurik hartu. 1996tik aurrera Madrilen garatu du erabat bere karrera politikoa. Urte hartan utzi egin zituen Eusko Legebiltzarreko eserlekua eta EAEko PPren presidentetza, nahiz eta orduz geroztik ohorezko presidente izan, eta 1996ko hauteskunde orokorretan Madrilgo Kongresurako diputatu hautatu zuten berriz ere. Hauteskunde haien ondorioz osatutako gobernuan Barne Arazoetarako ministro izendatu zuen José María Aznarrek. Lau urte geroago ere diputatu hautatu zuten Madrilgo Kongresurako 2000. urteko martxoan eginiko hauteskundeetan, eta bere ministro karguan berretsi zuen José María Aznarrek hauteskunde haien ondorioz osatutako gobernuan.

2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PPren lehendakarigai izendatu zuten, eta izendapenaren ondoren ministro izateari utzi zion. 2004ko martxoko hauteskundeetan Kongresurako diputatu hautatu zuen berriro, baina uztailean eserlekua utzi zuen Europako Parlamentuko eurodiputatu izateko. Egun, Europako Parlamentuko Talde Popularraren lehendakariordea da. 2008ko martxoan Europako Talde Popularraren Dekalogoa aurkeztu zuen, taldearen ideiak kohesionatu eta nortasuna sendotzearren. 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Alderdi Popularraren zerrendaburu izendatu dute.

Politikari eskuindarra euskal abertzaletasun eta bereziki ezker abertzalearen kontrako bere jarrera gogorragatik nabarmendu izan da. 2017ko uztailean, Miguel Angel Blanco alderdikidearen bahiketaren urteurrenean adierazi zuenez, Nafarroako Gobernuaren zati bat "ETArena da"; Geroa Baik, berriz, etekin politikoa ateratzeko "terrorismoaren biktimen mina erabiltzea" leporatu zion.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Mayor Oreja: "Nafarroan, gobernuaren zati bat ETArena da"» Berria (Andoain) 2017-07-12.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Mayor Oreja  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jaime Mayor Oreja


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.