Jackie Brown (filma)
Jackie Brown 1997ko Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilearen drama thriller filma bat da. Elmore Leonard idazlearen Rum Punch eleberrian oinarritua dago. Bertan, Pam Grier, Samuel L. Jackson, Robert Forster, Bridget Fonda, Michael Keaton eta Robert De Niro aktoreek antzeztu zuten.
Jackie Brown (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Jackie Brown |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, Blaxploitationa, krimenezko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 154 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Rum Punch (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Quentin Tarantino |
Gidoigilea(k) | Quentin Tarantino |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender Elmore Leonard Richard N. Gladstein Bob Weinstein Harvey Weinstein |
Konpainia ekoizlea | A Band Apart (en) |
Ekoizle eragilea | Lawrence Bender |
Edizioa | Sally Menke (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bobby Womack (en) |
Argazki-zuzendaria | Guillermo Navarro |
Jantzi-diseinatzailea | Mary Claire Hannan (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
miramax.com… | |
Reservoir Dogs (1992) eta Pulp Fiction (1994) filmeen ondoren Tarantinok zuzendutako hirugarren filma da, eta 1970eko hamarkadako Blaxploitation zinema generoaren eragina du.
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (Robert Forster) izendapena jaso zuen.
Argumentua aldatu
Jackie Brown (Pam Grier) diru arazoak dituen hegazkin azafata bat da, hortaz polizia atzetik Ordell (Samuel L. Jackson) amra trafikatzailearen mezulari gisa lan egiten du. Dena ongi doala dirudi, baina egun batez ustekabean aireportuko aduanan poliziak Jackie droga eta diru trakifoarengatik atxilotuko du. Jackiek espetxea ekidin dezan poliziak aukera bakarra ematen dio: Ordell atzeman dezaten laguntzea.
Aktoreak aldatu
- Pam Grier: Jackie Brown
- Samuel L. Jackson: Ordell Robbie
- Robert Forster: Max Cherry
- Bridget Fonda: Melanie Ralston
- Michael Keaton: Ray Nicolet
- Robert De Niro: Louis Gara
- Chris Tucker: Beaumont Livingston
- Michael Bowen: Mark Dargus
- Lisa Gay Hamilton: Sheronda
- Tom Lister, Jr.: Winston
- Hattie Winston: Simone
- Sid Haig: Judge
- Aimee Graham: Amy
- Diana Uribe: Anita Lopez
- T'Keyah Crystal Keymáh: Raynelle
- Quentin Tarantino (ez da kredituetan agertzen): erantzungailu automatikoaren ahotsa