J. Edgar
J. Edgar 2011ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako biografia drama filma bat da. FBIko John Edgar Hoover zuzendaria zenaren bizitzan oinarritua dago. Leonardo DiCaprio, Armie Hammer, Naomi Watts, Josh Lucas, Judi Dench eta Ed Westwick aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
1924ean, 29 urte besterik ez zituela, J. Edgar Hoover gaztea (Leonardo DiCaprio) FBIa berrantolatu zezan erakunde hartako zuzendari izendatu zuten. Komunistak, gangsterrak, gaizkileak eta bere ustez AEBtako nazioarentzat arriskutsua zen edonor atxilotzeko obsesioa izanik, Hoover karguan 1972an hil zen arteraino mantendu zen, tartean zazpi presidenteei biziraunez, haietako batzuk hura kargutik kentzeko arrakastarik gabeko ahaleginak ere gauzatu zituzten. Arreta handiz berarekin bat gorde izan zituen artxiboetan herrialde osoko pertsona garrantzitsu askoren aitortu ezinezko sekretuez beteak zeuden, ondorioz AEBtako historiako gizon boteretsu eta beldurgarrienetako bilakatu zen.
Aktoreak aldatu
- Leonardo DiCaprio: J. Edgar Hoover
- Armie Hammer: Clyde Tolson
- Naomi Watts: Helen Gandy
- Josh Lucas: Charles Lindbergh
- Judi Dench: Anna Marie Hoover, Hooveren ama
- Damon Herriman: Bruno Richard Hauptmann
- Jeffrey Donovan: Robert F. Kennedy
- Ed Westwick: Smith agentea, Hooveren biografialaria
- Zach Grenier: John Condon
- Ken Howard: Harlan F. Stone
- Stephen Root: Arthur Koehler
- Denis O'Hare: Albert S. Osborn
- Geoff Pierson: Alexander Mitchell Palmer
- Lea Thompson: Lela Rogers
- Gunner Wright: Dwight D. Eisenhower
- Christopher Shyer: Richard Nixon
- Miles Fisher: Garrison agentea
Kanpo estekak aldatu
- J. Edgar filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)