Itsulapikoarena neska-mutilak Garizumako igandeetan ibiltzen ziren jokoa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Bidankozen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Plazako balkoi batetik bestera soka lotzen zen, erdi parean, beste soka batez lurrezko itsulapikoa zintzilikatzen zen. Jokoan banan-banan aritzen ziren, begiak estalita eta makila eskuan zutela. Helburua itsulapikoa haustea zen aldez aurretik erabakitako denboraren barruan. Itsulapikoa hautsitakoan, beste bat jartzen zen haren ordez, harik eta jokorako prestatutako guztiak apurtu arte.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu