Itsu-mandoka

haur jolasa

Itsu-mandoka, baita ere Ütsü mandokan, neska-mutilak ibiltzen ziren jokoa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Nafarroa Beherean dagoen Sohütan, Baigorrin, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1][2] Dena dela, mundu osoan da ezaguna.

Jolas honen moldaketak mundu osoan ezagutzen dira. Argazkian, Indiako haurrak jolasten.

Beste izenak aldatu

Euskal Herrian aldatu

Munduan aldatu

  • Gallinita ciega (Espainia)
  • Blinde Kuh (Alemania)
  • Mosca cieca (Italia)
  • Blind man's buff (Ingalaterra)
  • Gallito ciego (Argentina)

Arauak aldatu

Zotz egiten zen begiak nori estali jakiteko, eta neska edo mutil horrek, ukimenaz baliatuta, ezagutu egin behar zuen jolaskidea nor zen eta haren izena esan. Asmatutakoan, ezagutu berriari estaltzen zitzaizkion begiak eta horrela ematen zitzaion jokoari jarraipena.[3] Asmatzen ez badu, hiru esku-kolperekin oker dabilela esango diote. Oztopo batera gehiegi hurbiltzen bada, oihu egiten zaio kasuaren arabera: «Kasu eskuin!... », «Kasu ezker!... » edo «Geldi!... ».[4]

Itsu-mandoka pilotarekin aldatu

Jolasaren beste bariantea pilota batez jokatzen da. Begi estaliak dituen haurraren eskuetan pilota bat jartzen da. Lagunek, isil-isilik, hurbildu behar dira bizkarrez jotzen saiatuko dira, aldi berean hau esanez: «Itsu-mitsua / nun duk pilota?», «Hementxe diat», «Botazak hunat!». Orduan pilota duen haurrak hitz egiten dioten aldera pilota bota behar du; norbaiti jotzen badio, paperak aldatuko dira eta jolasa berriro ere hasiko da.[5]

Bariante erotikoak aldatu

 
Orazio Fidaniren lana (1610–1656). Margolaritzan sarritan erabili izan da gai erotiko gisa.

Jolaskideak haurrak ez direnean eta beste giroetan erotismoaren ikuspuntutik aukera ugari eskaintzen ditu jolasak. Beste garaietan jolasak gazteei elkar ukitzeko eta hurbiltzeko aukera ematen zien.[6]

Abestia aldatu

Haur-jolasaren inguruko abestia badago ere, Imanol Urbietaren Xixupika-1 albumean.[7]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu