Isla Goikoa Gautegiz-Arteagako auzoa da, herriko kanpoaldean kokatutakoa. Iparraldean Isla Bekoarekin egiten du muga, eta Mundakako itsasadarrarekin mendebaldean. Auzoa, batez beste itsasoaren mailatik 70-80 bat metrora dago, muino baten gainean, itsasadarraren gainean.

Ondarea aldatu

San Bartolome baseliza itsasoaren mailatik 75 metrora dago. Oinarri laukizuzena dauka, eta barnealdean daude San Bartolomeren, San Antonio Abaden eta Andre Maria Fatimakoaren irudiak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.