Isla Bekoa Gautegiz-Arteagako auzoa da, herriko kanpoaldean kokatutakoa. Auzoa, udalerriaren iparraldean dago, Kanalarekin egiten du muga iparraldean, Mundakako itsasadarrarekin mendebaldean eta Isla Goikoarekin hegoaldean.

Ondarea aldatu

San Lorentzo baseliza, itsasoaren mailatik 15 metrora dago. Laukizuzen itxurako nabe bakarrez osatuta dago, sarrera mendebaldeko fatxadan dago, eta atearen goikaldean egurrezko gurutze bat dago. Baselizak birmoldaketa ugari jasan ditu, eta azkena 2004. urtean burutu zen, herriko bolondresen laguntzari esker.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.