Iskilinba-jokoa, baita ere Ixkilima-joko,[1] taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Baigorrin, Nafarroa Beherean, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[2] Iskilinba Hegoaldean orratza da.

Arauak aldatu

Nesken denborapasa zen eta bi taldek esku hartzen zuten txandaka. Bi buruorratz edo iskilinba jartzen zituzten mahai gainean, buruz buru. Jokoa zen bietako bati bultza egin edo kolpen ba emanez bestearen gainean gurutzaturik jartzea. Neska bakoitzak jokorako egokienak ziren bi buruorratz erabiltzen zituen, eta galtzaileak lagunari bi eman behar zizkion, baina ez jokorako erabilitakoak nahitaez, espresuki emateko ekarritakoak baizik. Urte guztiko jokoa zen eta extean zein eskolan aritzen ziren horretan.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu