Irminsul (antzinako saxoieraz Zutabe Handi/Ahaltsu) Germaniako mitologiaren arabera zeruak eta lurrak bat egiten duten zutabea da, hau antzinako saxoiek gurtzen zuten haritz edota egurrezko zutabe batek irudikatzen zuen.

"Karlomagnoren Irminsulen suntsitzea" (1882), Heinrich Leutemann ilustratzailearen lana.

Irmin aldatu

Irmin germaniar jainkoak Irminsul zutabea nahiz Herminoien tribuari izen ematen die, eta dirudienez Irmin delakoa saxoien jainko nagusia izan omen zen. Irmin jainkoaren antzinako izena Jörmunr zen, eta kurioxki Yggr bezala ere irudikatu ohi da, izen hau Odin jainko ospetsuaren izendapenetako bat izan zelarik, "Yggr zaldiz". Yggdrasil delakoa Odin jainkoak bere burua sakrifikatu zuen lizarra izan zen, bertan zerua eta lurra batzen zirelarik. Hortaz, dirudienez Irminsul nahiz Yggdrasil izenak saxoek erabilitako izendapen ezberdinak dira.

XI. mendean Adan Bremengoa artzapezpiku eta kronikariak Irmin zutabearekin lotura edudiko lukeen Suediako Uppsala hiri inguruko zuhaitz sakratu bat aipatu zuen.

Halere, saxoien benetazko Irminsul zutabea bere gainaldean kultuzko irudi bat izango lukeen egurrezko haga bat litzateke. Jacob Grimm-en arabera, Ilmin izena antzinako eskandinavierazko iörmungrund ("Lurra") eta iörmungandr (anguis maximus, hots, "Midgard sugea") hitzekin lotura edukiko luke.

J.M. Wallace Hadrill-ek bere "Mendebalde Barbaroa" liburuan aipatzen duenez, Karlomagnok Germaniako iparraldeko antzinako Saxonia lurraldea nahiz saxoniarrak menderatu eta kristautu asmoz Irminsul zutabea moztuarazi omen zuen.

VIII. mendeko Annales regni Francorum kroniken arabera zutabe hau Heresburg herritik hurbil omen zegoen (gaur egungo Alemaniako Obermarsberg udalerria). Aldiz, Jacob Grimmen arabera, zutabea Teutoburg basotik 24 kilometrotara legoke, eskualde honetako "Osning" izenaren jatorrian legokelarik, "Baso Sakratua" esan nahi baitzuen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu