Uppsala (suedieraz ˈɵpːˈsɑːla ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta izen bereko konderriko (6.989 km2) hiriburua da, Stockholm hiriburuaren ipar-mendebalean. 2010ko erroldaren arabera 140.454 biztanle ditu eta herrialdeko laugarren hiri handiena da. Suediako unibertsitaterik zaharrena (1477) eta katedralik handiena ditu. Unibertsitateko liburutegia, Carolina Rediviva, Suediako garrantzitsuena da.

Uppsala
Uppsala
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaUppsalako konderria
UpplandProbintzia
Izen ofizialaUppsala
Jatorrizko izenaUppsala
Posta kodea751 70 - 757 59
Geografia
Koordenatuak59°50′59″N 17°38′20″E / 59.849761°N 17.638947°E / 59.849761; 17.638947
Map
Azalera48,77 km²
Altuera15 m
Demografia
Biztanleria166.698 (2020ko abenduaren 31)
1.242 (2020)
Dentsitatea3.856,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia018
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.uppsala.se/

Geografia aldatu

Uppsalako limozko lautada aberatsean kokaturik dago, Fyris ibaiaren ertzean. Ibai hau glaziarrak sorturiko haran baten paralelo doa, itsas mailarekiko 30 metrotako altueran. Stockholm hiriburutik 70 kilometro ipar-mendebaldera dago, trenez 40 minutu inguru behar dira bertara iristeko.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Uppsala)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.2 11.9 17.4 26.8 32.8 34.5 37.4 34.3 27.8 22.0 14.3 12.4 37.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.5 -1.1 2.9 8.6 15.7 20.4 21.4 20.1 15.0 9.6 3.5 0.1 9.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.1 -7.4 -4.3 -0.2 4.8 9.5 11.6 10.7 7.1 3.4 -1.3 -5.5 1.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 27 29 29 33 44 72 68 59 50 52 44 545
Iturria: Uppsala Universitet[1]

Historia aldatu

Gamla Uppsala aldatu

Eskandinaviako antzinako hiriburuetako bat izan zen. Hasierako hiria, Gamla Uppsala (Uppsala zaharra), egungoaren iparraldean zegoen, eta politika- eta erlijio-gune garrantzitsua izan zen Bikingoen Aroan. Uppsalako tenplua tenplu pagano bat zen eta historiaurreko garaitik eskandinaviar jainkoak gurtu izan ziren. Horrela beraz kristautasuna sartu aurreko erregeen hilobiak daude bertan. 1164an ordea Gamla Uppsala apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta aintzinako jainkoak baztertuak izan ziren. Garai hartan gaur egungo Uppsalak Östra Aros izena zuen eta Gamla Uppsalaren itsasportua zen.

Uppsala aldatu

1273. urtean sute batek suntsitu zuen antzinako hiria, eta egungoa eraiki zen. Gamla Uppsalako katedrala ere erre zen eta hiri berrian katedrala eraikitzerakoan Uppsala berria bihurtu zen Apezpikuaren egoitza. Dorreak 118'70 metrotako altuera zuen eta Europa iparraldeko eraikin altuena zen, oraindik ere horrela izaten jarraitzen du.

1477an Uppsalako Unibertsitatea sortu zen, gerora Europako garrantzitsuenetakoa bihurtu zena, bertan lan egin zuen Carolus Linnaeus botanikariari esker besteak beste. XVI mendean Gustavo I.a Vasa erregeak gaztelua eraikitzeko agindua eman zuen. 1702.an sute handi batek hiria erre zuen. Gaztelua bera were oso kaltetua zan zen bai eta katedralaren hainbat zati ere.

Azken urteak aldatu

1960 eta 1970 hamarkadetan hainbat eraikin historiko behera bota zituzten hiria berrizteko lanetan, zeukaten balioaz konturatu gabe. Gaur egun sona handiko hiri unibertsitarioa izaten jarraitzen du.

Ekonomia aldatu

Industriagune garrantzitsua da, mekanika-industria, zerrategiak, zementua, larrugintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Medikuntzari loturiko jarduerak ere baditu.

Ondasun nabarmenak aldatu

Hiriaren alde zaharra nahiko trinkoa da baina ibaiak bi zatitan bereizten du, mendebaldean errege familiaren egoitza zena (gaztelua), kleroarena (katedrala) eta auzo akademikoa (unibertistatea) daude eta ekialdean berriz gainerako herri xehea zabaltzen da.

Honako erikin hauek dira aipagarrienak:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Suedieraz) Uppsala Universitet. Instutitionen för geovetenskaper. .

Kanpo estekak aldatu