Ipuin bakarrak 1994an Xabier Mendiguren Elizegik prestatutako ipuinen antologia. Bertan jasotako guztiak sari bat edo bestearen irabazleak ziren. XX. mendeko azken hamarkadetan ipuina euskaraz gehien landu zen literatura-generoa izan zen eta horretan maila oso ona lortu zen; liburu hau horren adibidea da.

Ipuin bakarrak
Datuak
Idazlea (1994)
Argitaratze-data1994
GeneroaIpuin antologia
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak201
ISBN84-7917-408-0

Helburua aldatu

Sarreran Xabier Mendigurenek antologiaren zergatia azaldu zuen. Lehengo asmoa sakabanatuak zeuden lan batzuk biltzea zen. Horren arabera, lehenengo asmoa "inoiz libururik atera gabeko zenbait idazleren ipuin bikanak, batetik, eta egile horrek ipuin-liburuak izanik ere horietatik kanpo gelditu diren istorioak, bestetik". Beraz, ipuin bakarrak ziren guztiak. Ondoren, egilearen hitzez, "beste bereizgarri komun bat zutela konturatu nintzen: denak ere sariketaren bat irabaziak ziren".[1]

Oinarri horiekin, jakina, liburuaren beste ezaugarria barietatea da: oso egile eta gai desberdinak biltzen baititu.

Egileak eta ipuinak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu