Juan Luis Zabala

euskal idazlea

Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.[1]

Juan Luis Zabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Luis Zabala Artetxe
JaiotzaAzkoitia1963ko uztailaren 24a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, blogaria, poeta eta filologoa
Jasotako sariak

Inguma: juan-luis-zabala-artetxe Literaturaren Zubitegia: 131

Biografia aldatu

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian[2] eta Berrian[3] egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.

Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.

1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.

Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.

2015ean Kutxa Irun Hiria Eleberri saria irabazi zuen Txistu eta biok lanarekin.(1) Argitaratu ondoren, bigarren sari bat irabazi zuen, Zilarrezko Euskadi Saria.[4]

Idazlanen zerrenda aldatu

Narrazioa aldatu

Komikia aldatu

Nobela aldatu

Poesia aldatu

 
"Mina hartzeko ere" liburuaren azala

Haur eta gazte literatura aldatu

Itzulpena aldatu

Biografiak eta beste aldatu

Bilduma aldatu

Bloga aldatu

"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean sartuta dago.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Berria.eus. «Juan Luis Zabalak irabazi du Kutxa Irun Hiria eleberri saria 'Txistu eta biok' lanarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  2. Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  3. Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Berria egunkaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. Berria.eus. «Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok'-ek jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  5. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Kanpo estekak aldatu