Inocybe rimosa edo Pseudosperma rimosum Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome muskarinikoa eragiten du.

Inocybe rimosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe rimosa

Sinonimoa: Inocybe fastigiata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Txikia, koniko-kanpai itxurakotik lau-titidunera, fibrilosoa eta normalean, zirrikitu erradialekin; hori ilun kolorekoa edo gaztaina kolorekoa.

Orriak: Estu, sabeldun samarrak, itsatsi-unziformeak, gris koloretik okrera doan kolorekoak, ertz zuriarekin.

Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, betea, erraboildun samarra, zuritik horixkara doan kolorekoa, goialdean irin zuriaren antzekoarekin, fibrilla txikiz estalia gainerakoan.

Haragia: Zuria, pixka bat iluna oinean, larru-ustel usainarekin eta zapore fungikoarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa , muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Rimosa epitetoa latinetik dator, pitzatua esan nahi duen "rimosus" hitzetik. Kapela erradialki pitzatua izaten duelako.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe patouillardii delakoarekin nahas daiteke, honek orri grisak ditu tindu gorrixkekin. Inocybe maculata espeziearekin ere bai, honek kapela ilunagoa du. Inocybe squamata-k kapela horiagoa du eta titia marroi-gorrixka kolorekoa.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, taldean ateratzen da beti. Kosmopolita, edozein lurzoru motatan hazten da, hostogalkorretan, koniferoetan, belarretan, baita parke eta lorategietan ere.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Islandia, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Inocybe rimosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu