Inocybe phaeoleuca Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe phaeoleuca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe phaeoleuca
[[|]]

Sinonimoa: Inocybe splendens var. phaeoleuca.

Deskribapena aldatu

Kapela: 50 cm arteko diametrokoa, lehenbizi koniko-kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila, ondoren zabaldua titi nabarmen puntazorrotz samar batekin, hasieran ertza inkurbatua, zorrotza, osoa, zahartzean pitzatua. Kapelaren azala fibrilosoa, errezel orokorraren gris-zurixka koloreko hondakinekin, hasietan marroi ilun kolorekoa, marroi-hur kolorekoa, ertzerantz argiagoa, garatzean gainazala pitzatu egiten da eta hondo zurbilagoa ikusten da.

Orriak: Ez oso estu, sabeldunak, adnatuak, zurixkak, gero gris-marroi kolorekoak, ertza koska irregularrekin, zurixka.

Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, luzanga, zilindrikoa, oinarria pixka bat loditua, fibrilosoa, pruina fin batekin goialdean, hasieran zurixka, gero okre antzeko kolorez zikindua.

Haragia: Ez oso lodia, zurixka, usain espermatikoa du eta zaporea ez oso nabarmena.

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, toxikoa izan daiteke.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe splendes var. Phaeoleuca oso antzekoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, oso arraroa koniferoen azpian, lurzoru karedunetan. Oso urria.[3]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Mexiko, Argentina, Europa, Errusia, Kaukasia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Inocybe phaeoleuca: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu