Inocybe petiginosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe petiginosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe petiginosa
Gillet, 1876

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, hasietan kanpai-itxurakotik hemisferikora, laster ganbila, azkenean lau-ganbiletik izurtu samarrera, titi antzeko batekin eta ertzak ildaskatu gabe. Kapelaren azala ile-feltro antzeko finarekin, batez ere ertzetara, lehorra, ez higrofanoa, matea, kolore arinekin, hasieran grisa, beixa edo okre-grisaxka, gero aureolekin, ilunagoa erdirantz helduaroan, marroia edo marroi-gorrixka.

Orriak: Adnatutik sublibreetara, zabalak, sabeldunak, meheak, tartekatutako lamelulekin, hasieran krema-horixka kolorekoak, zahartzean ilundu egiten dira, okre kolorekoak, marroi-horixkak, marroia, ertz zurixkekin, zertxobait almena itxurakoak eta ziliatuak.

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 4 eta 5 mm bitarteko diametrokoa, zuzena, zilindrikoa, erraboil gabea, hasieran betea eta zaila, gero barnehutsa eta pixka bat elastikoa. Gainazala furfurazeo samarra, hasiera batean tonu zurbilekoak, krema kolorekoa, beixa, gero marroi-grisaxka, marroia edo marroi-gorrixka, oinarri zurixkarekin.

Haragia: Mehea, urria, horixka koloretik marroi-gorrixkara doan kolorekoa. Usain espermatikoa eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea, eta gainera, espezie toxikoa ere bada, Inocybe gehienak bezala.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tamaina txikia, habitata, kolorea, hanka furfurazeoa eta esporak kontuan hartzen badira ez da zaila identifikatzea.

Sasoia eta lekua aldatu

Ekainetik abendura. Pagoen eta Quercus zuhaitzen basoetan batez ere, lurrean, orbeletan taldeka. Ugaria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Turkia, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Setas y hongos de Tineo (Asturias). .
  4. Inocybe petiginosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu