Inocybe griseolilacina

Inocybe griseolilacina Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe griseolilacina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe griseolilacina
J.E.Lange, 1917

Sinonimoak: Inocybe personata, Inocybe pusio.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo koniko-ganbiletik ganbil-laura, titi txiki batekin; ertz inkurbatua, gortinaren hondarrek oxkarratua. Kapelaren azala iletsua edo fibrilatsu-tomentuduna, ezkatatsua, pitzatua, okre-marroi kolorekoa tindu moreekin.

Orriak: Zabal, zertxobait sabeldunak, more kolorekoak ale gazteetan eta okre kolorekoak helduaroan.

Hanka: Nahiko luzea, zilindrikoa, okertua, azala morexka kolorekoa eta fibrila zuriekin.

Haragia: Zurixka, kapelan eta oinean apur bat morea. Irin usain sendoarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen. "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, zenbait autoreren arabera toxikoa da.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostogalkorren basoetan, ale gutxiko taldeak eratzen ditu. Urria[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Groenlandia, Errusia, Turkia, Iran, Kaukasia, Txina.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. Inocybe griseolilacina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu