Inocybe fuscidula Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, eta baztertu egin behar da, Inocybe generoak berez duen toxikotasuna dela eta.

Inocybe fuscidula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe fuscidula
Velen., 1920

Sinonimoak: Inocybe hypophaea, Inocybe virgaluta.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, konikotik ganbilera titia kontserbatuz. Kapelaren azala, arre koloreko fibra erradialekin, argiagoa ertzean.

Orriak: Itsatsiak, zurbilak, zahartuaz arrexka kolorerako joerarekin.

Hanka: 7 cm arteko garaierarekin, zilindrikoa, goialdean hautsarekin eta oinarrian mizelioaren hondarrekin, zurixka.

Haragia: Urria, zurixka. Usain txarrekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Basoetako beste arre koloreko Inocybe batzuekin nahas daiteke (godeyi, umbrina)[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostogalkorren, koniferoen edo mistoen basoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Inocybe fuscidula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu