Inocybe fraudans Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Inocybe generoko guztiak bezala, toxikoa izan daiteke.

Inocybe fraudans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe fraudans
Sacc., 1887

Sinonimoak: Agaricus fraudeans, Inocybe fraudeans. Inocybe corydalina.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 6,5 cm bitarteko diametrokoa, koniko kamuts-kanpai itxurakotik lau titidunera, fibriloso haritsua, kurbatu izurtua, ertza inkrustatua eta errezel fibrilosoak inguratua. Kapelaren azala zuria gaztetan, marroi-hori koloreko fibrilekin helduaroan, eta, amaieran, orban gorrixkak agertzen dira.

Orriak: Estu, nahiko zabalak, gris zurbiletik marroira doan kolorekoak, ertzak argiagoak.

Hanka: Haragitsu-fibrilosoa, 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, oinarri okertua, zuria, kapelaren kolorekoa, helduaroan behealdean orban gorrixkekin.

Haragia: Udare edo fruta ustelaren usain bereziarekin, jasminarena; zapore gozokoa. Espora jalkina marroi kolorekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Fraudans epitetoa, engainatzea, iruzur egitea, esan nahi duen "fráudo" hitzetik. Zaila ezagutzeko, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe corydalina delakoarekin nahas daiteke, honek tonu berdexkak izaten ditu kapelan eta oinean.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenaren amaieran (azaroa). Bakarrik edo talde txikietan. Haritzen eta koniferoen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Iran, Kaukasia, Errusia, Europa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Inocybe fraudans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu