Inocybe calospora Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe calospora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe calospora
Quél., 1881

Sinonimoak: Astrosporina calospora, Inocybe echinospora, Inocybe gaillardii, Inocybe rigidipes.

Deskribapena aldatu

Kapela: Hasietan koniko-kanpai itxurakoa, gero ganbila, sarritan ondo markatutako titi batekin, ertza leuna, pixka bat inkurbatua gaztetan; kapelaren azala erradialki fibrilosoa, baina laster ezkatatsua, batez ere erdian, arre koloretik arre-gorrixkara doan kolorekoa.

Orriak: Estu samar, zurixkak hasieran, gero arrexka kolorekoak, ertza finbriatua eta zurixka.

Hanka: Zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, zahartzean fistulosoa, pruinaduna, batez ere goialdean.

Haragia: Zurixka, usain espermatikoa eta zapore leun atipikoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna aldatu

Inocybe gehienak bezala, toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie hau bere tamaina txikiagatik, bere kapela ezkatatsu arre-gorrixkagatik eta oina kolore berekoa duelako ezagutzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan. Batez ere hostogalkorren eremu hezeetan eta ibaiertzeko basoetan. Espezie hau aurkitzea zaila da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) A setas por Asturias. Blog de la sociedad Micólogica de Pañeda, en Siero.
  4. Inocybe calospora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu