Inés Peraza de las Casas (Sevilla, 1424Betancuria, 1503) Kanariar Uharteen jaurerria jaso zuen oinordetzan 1452. urtean.

Inés Peraza
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1424 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaSevilla, 1503 (egutegi gregorianoa) (78/79 urte)
Familia
AitaHernan Peraza the Elder
Ezkontidea(k)Diego de Herrera (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak

Kanariar Uharteetako erregina deitzen zion bere buruari eta titulua mantendu zuen 1477arte. Orduan, Errege Katolikoei La Palma, Kanaria Handia eta Tenerife uharteetako konkista-eskubideak laga zizkien, hala ere, Lanzarote, Fuerteventura, Gomera eta Hierro bere esku geratu ziren. Trukean Gomerako kondesaren titulua jaso zuen.[1]

Aurrekariak aldatu

Kanariar uharteak XV. mendean konkistatu ziren Errege Katolikoen oneritziarekin. Lurren gaineko eskubideak eskuz-esku aldatu ziren. Inesen amak, Inés de las Casas, kanarietako zati bat jaso zuen Juan de las Casasen eskutik. Lurren gehiengoa Guillen de las Casasen esku geratu zen, beste senide bat.[2][3]

Biografia aldatu

1424 urte inguruan jaio zen Sevillan, Hernán Peraza eta Inés de las Casas bikotearen alaba izanik.[4] 1445ean familiak Kanariar Uharteetako jaurria eskuratu zuen, trukean Guillen de las Casasek Huévar del Aljarafeko etxaldea jaso zuen.[5] 1447an aita eta anaia Kanarietara joan ziren konkistarekin jarraitzera. Ines Sevillan geratu zen Medina Sidoniako dukearen, Juan de Guzmánen babespean. 1448an Diego García de Herrerarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzen: Pedro, Hernán, Sancho, Maria de Ayala eta Constanza Sarmiento.[4][6] Aita eta anaia hil zirenean Inesek uharteetako jaurerriaren oinordetza jaso zuen, 1452an.[1]

Kanariar uharteetako andrea aldatu

Gaztelako Koroak eta Portugalgo Erresumak, uharteen gaineko eskubideak eskatu zituzten eta hainbat gatazka eman ziren.[1]

Matxinada Lanzaroten aldatu

1476an, Lanzaroteko biztanleak matxinatu egin ziren bikotearen gehiegikierien aurka. Lanzaroteko biztanleeek Errege Katolikoen menpe egon nahian salaketak eta bestelako agiriak aurkeztu zituzten Gorteetan. Kanarietako jaun-andreek matxinatuen aurka egin eta hauk erbesteratu edo exekutatu zituzten errege-erreginek Esteban Pérez de Cabitos epailea Lanzarotera bidali zuten arte.

Konkista eskubideak lagatzea, gerakina eta dezisua banatzea aldatu

1477ko urriaren 15ean, Inesek eta haren senarrak uko egin zieten oraindik konkistatu gabeko uharteen gaineko eskubideei, eta Errege Katolikoei laga zizkieten ordain ekonomiko baten eta Gomerako konde-tituluaren truke.[1]

Lagatzearen ondoren, jaurerria Lanzarote, Fuerteventura, Gomera eta Hierro uharteetara mugatu zen. Hala ere, zatikatzea 1474an hasi zen, seme-alaben arteko banaketaren ondorioz. Pedrok, Hierro jaso zuen ezkontzako opari gisa, eta 1478an Hernánek Gomera.[6]

Pedrok gurasoak hiltzeko saiakerak egin zituen eta ondorioz, 1482an, Inesek semea jarauntsi egin zuen.[6]

1488an Hernán hil zenean, bere alarguna zen Beatriz de Bobadillaren kontrako jarri zen familia, uharteen kontrola kentzeko. 1502an, Inések Lanzarote eta Fuerteventura uharteak Sancho, María de Ayala eta Constanza Sarmiento seme-alaben artean banatu zituen, banaketa bere heriotzarekin batera berretsi zen.[6]

Inés Perazak Tenerifeko uhartearen konkistan parte hartu zuen, Alonso Fernández de Lugo kapitain konkistatzaileari lagunduz. Berme gisa, Lugoren semeak bahitu zituen, Fernando eta Pedro, bahitu zituen Inesek, 600.000 marabediren zorra zela eta.

Azkenik, Inés Peraza de las Casas Betancurian hil zen, Fuerteventuran, 1503. urtearen hasieran.[6]

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Peraza de Ayala, José. (1933). «El linaje español más antiguo en Canarias» Revista de Historia (San Cristóbal de La Laguna: Facultad de Filosofía y Letras de la Universidad de La Laguna) (39-40): 217-231. ISSN 0213-9464..
  2. (Gaztelaniaz) eldiariodecanarias.com. (2022-05-29). «Inés Peraza, la última gran propietaria de toda Canarias» DiariodeCanarias.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  3. (Gaztelaniaz) diariodefuerteventura.es. (2022-05-29). «Inés Peraza, la última gran propietaria de toda Canarias» Diario de Fuerteventura (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  4. a b Álvarez Delgado, Juan. (1960). «Primera conquista y cristianización de La Gomera» Anuario de Estudios Atlánticos (Las Palmas de Gran Canaria: Patronato de la Casa de Colón) (06): 445-492. ISSN 0570-4065..
  5. Peraza de Ayala, José. (1957). «Juan de Las Casas y el señorío de Canarias» Revista de Historia Canaria (San Cristóbal de La Laguna: Facultad de Filosofía y Letras de la Universidad de La Laguna) (119-120): 065-082. ISSN 0213-9472..
  6. a b c d e Rumeu de Armas, Antonio. (1986). «El señorío de Fuerteventura en el Siglo XVI» Anuario de Estudios Atlánticos (Las Palmas de Gran Canaria: Patronato de la Casa de Colón) (32): 017-127. ISSN 0570-4065..

Bibliografia aldatu

Víctor M. Bello y Enrique Pérez (2020). Inés Peraza Señora de Canarias. Corpus documental para la Historia de Lanzarote (1402-1503). Documentos para la Historia de Canarias.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu