Fuerteventura[1][2] Afrikako kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiarena. Kanariar uharte handienetan bigarrena da; uhartediko hego-ekialdean dago. 89.680 biztanle zituen 2006an, eta 1.659 km2 ditu. Las Palmasko probintziaren barruan dago. Hiriburua Puerto del Rosario da.

Fuerteventura
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico de la Zarza (en) Itzuli
Motauharte
Luzera98 km
Zabalera28 km
Azalera1.633 km²
Geografia
Map
Koordenatuak28°24′N 14°00′W / 28.4°N 14°W / 28.4; -14
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daKanariak
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaMakaronesia

Toponimia aldatu

Tradizionalki, Fuerteventura izena bertan jotzen duten haize indartsuei egotzi zaio, gaztelaniazko fuerte viento (haize indartsua) esamoldetik. Era berean, ventura hitzak zoria ere esan nahi du, eta lotu izan da bertan egin zitekeen diruarekin[3].

Angelino Dulcerten 1339ko planisferioan izen horrekin agertzen da jada: «Forte Ventura», XIV. mendean zehar aldatu zen toponimia, elkarrekin idatzi zen arte. Gaur egungo teoriarik ezarrienak dio Antzinako Erroman Kanariek zuten izenetik datorrela: Fortunatae Insulae[4]. Plinio Zaharraren arabera uhartearen izena Planasia zen[5].

XV. mendean konkista baino lehen Erbania izena zuen, eta bi zatitan zegoen banatuta: Jandia eta Maxorata; hortik datorkio gaur egungo gaztelaniazko gentilizioa: majorero[6]. Uhartean maxo izeneko leku ugari ere badaude. Kolonizazioaren eraginez, jatorrizko guantxea galdu zen, eta gaur egun gaztelania hitz egiten da gehienbat. Hala ere, oraindik badira hainbat toponimo guantxe: Tuineje, Giniginámar, Tesejerague, Tefía, Triquivijate eta abar.

Geografia aldatu

Mendirik altuena Pico de la Zarza da (813m).

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Fuerteventurako aireportua, 25 m (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.5 30.8 34.0 38.0 36.8 41.6 43.0 41.0 37.9 36.5 34.8 29.5 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.6 21.0 22.2 22.9 24.1 25.8 27.3 27.8 27.5 26.1 24.0 22.0 24.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 17.6 17.9 18.9 19.5 20.6 22.5 24.0 24.6 24.4 22.9 20.9 18.9 21.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.7 14.8 15.5 16.0 17.1 19.1 20.8 21.5 21.2 19.8 17.7 15.9 17.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 8.0 8.0 8.0 9.5 11.6 13.0 14.0 15.0 15.0 12.0 10.5 9.0 8.0
Euria (mm) 14 16 12 5 1 0 0 0 2 8 13 26 97
Euri egunak (≥ 1 mm) 2.5 2.4 1.9 1.0 0.2 0.0 0.0 0.1 0.5 1.7 2.2 3.2 15.7
Eguzki orduak 190 190 233 242 280 285 294 289 246 227 203 186 2836
Hezetasuna (%) 68 69 68 65 66 67 69 71 72 73 71 71 69
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[7]

Historia aldatu

Espainiarren aurreko garaia aldatu

 
Guise eta Ayoseren behatokia, Betancuriatik gertu.

Uharteko jatorrizko biztanleek, maxoek edo majoreroek, euren gaztelerazko bertsioan, bereber jatorria zuten. Uhartera, K. a. 1. milurtekoaren erdialdean iritsi zela pentsatzen da. Maxoen gizartea eredu tribal batean antolatzen da. Ekonomiaren oinarria abeltzaintza zen, eta landare-bilketarekin, arrantzarekin, itsaski-bilketarekin eta, beharbada, arkeologikoki dokumentatu gabeko nekazaritzarekin osatzen zen[8].

Europarrak iritsi aurretik uhartea bi erresuma indigenatan banatua zegoen, batzuk Guise erregearen jarraitzaileak eta beste batzuk Ayoserenak. Tribu hauen lurraldeak Maxorata (iparraldean) eta Jandia (hegoaldean) ziren, La Paredeko istmoan dagoen harresi batek banantzen zituen (oraindik partzialki kontserbatzen dena). Uhartearen antzinako izenak, Erbania, harresi honi erreferentzia egiten dio.

Uhartea Gaztelaren konkista gertatu baino askoz lehenagotik ezagutzen zen. Mallorcako, Aragoiko, Portugalgo edo Genovako merkatariek espedizioak egin zituzten, potentziek konkista eskubidea eztabaidatzen baitzuten.

Grabatu podomorfoak aldatu

Konkista eta kolonizazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kanariar Uharteetako konkista»

Aro Modernoa aldatu

Aro Garaikidea aldatu

Udalerriak aldatu

Uhartea 6 udalerritan banatuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. (Gaztelaniaz) «Toponimia sorpresiva. Fuerteventura.» BienMeSabe.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  4. (Gaztelaniaz) «Una a una, el origen del nombre de las islas Canarias» abc 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  5. «PURPURARIAS Y AFORTUNADAS» elcanario.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  6. «ÍNSULOAMAZIQ: Mahorata» web.archive.org 2013-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  7. (Gaztelaniaz) AEMET. Valores climatológicos normales. Fuerteventura Aeropuerto. .
  8. (Gaztelaniaz) viajes, Turiscom: turismo y. «Los primitivos habitantes de Fuerteventura (Los Majos)» Turiscom: turismo y viajes (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).

Kanpo estekak aldatu