Igeri-maskuri

Arrain gehienek digestio-hodiaren alde dortsalean daukaten organo hidrostatikoa

Igeri-maskuria arrain teleostomo gehienek duten puxika itxurako organoa da; haizez betea dago igeri puxika, eta hesteen hasierako partean dago itsatsia. Animalia ornodunen pisu espezifikoa urarena baino handiagoa denez gero, igeri puxika pisua jaitsarazteko eta presioa ingurunekoaren pareko bilakarazteko erabiltzen dute arrainek.[1]

Eskardinio baten igeri-maskuria

Eboluzioaren ikuspegitik, biriken homologoa da.[2] Charles Darwinek Espezieen jatorriaz bere liburuan jada aipatu zuen homologia.

Sukaldaritza aldatu

Bakailaoaren erabilera gastronomikoan, igeri-maskuriari "trinpoil" izena ematen zaio -digestio-aparatuko hesteekin nahastuz-,[3] eta arrabekin batera "trinpoil arraba"[4] edo bakailao tripaki izeneko plateraren oinarria da.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Kardong, KV. (1998). Vertebrates: Comparative Anatomy, Function, Evolution. (2. argitaraldia) WCB/McGraw-Hill, 12 or. ISBN 0-697-28654-1..
  3. (Gaztelaniaz) Perelló 1898 | La tripa del bacalao. (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  4. Arrúe Zarauz, Antonio, 1903-1976.. ([2005?]). Jan-edanak. Egan ISBN 84-933964-4-3. PMC 62191772. (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Tripas o callos de bacalao - Juan Mari Arzak» Hogarmania 2011-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).

Kanpo estekak aldatu