Ibiurreko urtegia

Tolosaldeko urtegia

Ibiurreko urtegia Gipuzkoako Baliarrain herrian dagoen urtegia da.[1] Urtegia urteko 6.000.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraiki zuten, Tolosaldeko 56.103 biztanleren beharrizanak betetzeko. Zehazki, honako udalerriena: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain.

Ibiur urtegia
Motaurtegi
Geografia
Map
Koordenatuak43°04′46″N 2°07′29″W / 43.07944°N 2.12472°W / 43.07944; -2.12472
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeTolosaldea
UdalerriaBaliarrain
HustubideaOria ibaia

Ibiurko urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren eraikuntzarako Baliarraingo etxebizitza batzuk eraitsi behar izan ziren. Urtegiaren uharkak 70 metroko altuera du, 500 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 25 m²-ko isurketa-arroa.

2013an osorik bete zen lehen aldiz.[2]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Consorcio de Aguas de Gipuzkoa - Gipuzkoako Urak» www.gipuzkoakour.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  2. Gascon, Ainara Arratibel. «Urtegiei begirik kendu gabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu