Hygrophorus camarophyllus

Hygrophorus camarophyllus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Hygrophorus marzuolus espezieak duen kalitate antzekoa du.

Hygrophorus camarophyllus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus camarophyllus
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Hygrophorus caprinus, Hygrophorus atramentosus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, borobildu-ganbila eta ertza inkurbatutik zabaldura eta titidun samarrekoa, makurra. Kapelaren azala lehorra, marroia (distira pixka batekin) edo gris-beltza (ez urdinxka), leuna, baina ezkata edo fibrila erradial ilunez apaindua.

Orriak: Oso dekurrenteak, lodiak eta zabal, arkudunak, saihetsez elkartuak, zurixkak, batzuetan arrosa koloreko tonuekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, baina oinarria mehetua, erregularra, lehorra, sendoa, kapelaren kolorekoa (orriak baino ilunagoa), fibrila ilunekin.

Haragia: Zuri-gris kolorekoa, lodia, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrophorus marzuolus delakoarekin nahas daiteke, itxuraz eta tamainaz antzekoa, baina udaberrian ateratzen da, ez du fibrilarik eta batez ere pagadietan agertzen da. Hygrophorus atramentosus beranduago ateratzen da, gris-urdinxka (ez marroia) kolorekoa da, zurixkagoa orbelak estaltzen badu eta beltz-ke kolorekoa bestela. Hygrophorus agathosmus espezieak almendra mingotsen usaina izaten du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran (udaberrian ez). Pinudietan edo alertze basoetan, lur heze eta goroldiotsuetan. Batzuetan pagadietan edo baso mediterraneotan. Talde handietan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Boli Kosta.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 344 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hygrophorus camarophyllus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu