Hygrocybe ingrata Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Balio gastronomikorik gabea. Ongarriak eta pestizidak gero eta gehiago erabiltzen dira eta zaildu egiten dute kontsumoa.

Hygrocybe ingrata
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe ingrata

Sinonimoak: Hygrocybe nitiosa, Hygrophorus nitratus, Neohygrocybe ingrata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, irregularra, mailatua, ertza argiagoa, inkurbatua, izurtua edo pitzatua, azal leuna, ia lehorra, ez likatsua, ukitzean herdoil koloreko orbanak sortzen dira, zuri-gris-krema kolorekoa, azkenean marroira bilakatuz.

Orriak: Ez oso adnatuak edo dekurrenteak, lodiak, zabalak, sabeldunak, krema koloretik marroira doan kolorekoak, gorritzeko joerarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 8 cm inguruko luzerakoa, zilindriko irregularra edo pixka bat fusiformea, lehorra, leuna, barnehutsa, hauskorra, krema kolorekoa.

Haragia: Zurixkatik arrosa-arre kolorera doana, gorritzeko joerarekin, nitroso usain handikoa, lixibarena. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria da, toxikotasuna izan dezake.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe unguinosa delakoarekin nahas daiteke, honek ere usain nitrosoa du, baina orri zurixkak eta ez dira gorritzen. Hygrocybe nitrata espezieak ere usain nitrosoa du. Hygrocybe ovina-ren usain nitrosoa ahulagoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Uztailetik urrira. Taldean hazten da. Urria. Abonatu gabeko larre belartsuetan, erdi naturaletan, iratzeen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Papua Ginea Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Hygrocybe ingrata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu