Hygrocybe euroflavescens

Hygrocybe euroflavescens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi urria eta kalitate gastronomiko gutxikoa.

Hygrocybe euroflavescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe euroflavescens
Kühner, 1977

Sinonimoak: Hygrocybe flavescens, Hygrocybe chlorophana.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, bukaeran lau-ganbila titi kamuts batekin; ertza, inkurbatua eta zertxobait izurtua, azal likatsua, leuna, distiratsua, kolore hori bizikoa edo hori-berdexka, titian zurixka samarra.

Orriak: Sabeldunak, eskotatuak, estu, zurixkak edo kolore hori zurbilekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Nahiko handia, zilindrikoa, zuzena, haritsua, likatsu samarra eta hori-berdexka kolorekoa.

Haragia: Urria, biguna, urtsua, horixka eta usain eta zapore hautemanezinekoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Genero bereko beste espezie batzuk bezala ez dira jan behar.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe persistens hurbileko espeziea da eta oso antzekoa.

Oharra: Hygrocybe euroflavescens espeziearen ezaugarriak hauek dira: kapela konikoa, likatsua eta kolore hori deigarria.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan. Talde txikiak osatzen ditu eremu belartsuetan eta goroldiotsuetan, lurzoru basikoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Panama, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Txina.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hygrocybe euroflavescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu