Hygrocybe ceracea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hygrocybe ceracea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe ceracea
P.Kumm., 1871

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbil samarretik deprimitu samarrera, koipetsutik likatsu samarrera, hori bizitik hori-laranja zurbil kolorerakoa, batzuetan gorrixka rubella aldaeran bezala, ertz ildaskatua, askotan zurbilagoa.

Orriak: Adnatu samarrak edo okertuetatik, apur bat dekurrenteetara (vitellinoides aldaeran bezala), horiak

Hanka: Liraina. 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, ez da likatsua, hori-laranja kolorekoa.

Haragia: Hori samar kolorekoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du. Ceracea epitetoa berriz latinetik dator, argizarizkoa, esan nahi duen "ceraceus" hitzetik. Kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Kolore horixkako beste Hygrocybe batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, larreetan. Noizbehinkakoa.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Taiwan.[3]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hygrocybe ceracea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu