Hydnellum spongiosipes

Hydnellum spongiosipes Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumitzeko gogorregia. Larrukara.

Hydnellum spongiosipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum spongiosipes
Pouzar, 1960
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, Laua edo zertxobait hondoratua, bozeldua, eremu zirkularrik gabea eta eskrobikulatu gabea, tomentu fin batekin, sarritan hainbat kapela elkartuta, ertza irregularki biribildua edo lobulatu-izurtua. Arre-kanela kolorekoa, gaztetan pruina zuri batez estalia.

Himenioa: Ezten zurixkak apaindua hasieran, ondoren arre-gorrixkak bihurtzen dira; oso motzak ertzean, luzeagoak gainerakoan, dekurrenteak, finak, dentsoak.

 
Hydnellum spongiosipes albotik

Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak.

Hanka: Erdian, konikoa edo goialdean mehetua, masa harro eta bigun batez loditua oinarrirantz, oinak elkarri lotuta. Belusatua, kolore marroi argikoa edo marroi-gorrizka eta itsatsitako landare hondarrekin.

Haragia: Egitura bikoitza, batez ere oinean. Hankaren kanpoko aldea biguna da, harroa, eremu zirkularrik gabea, marroi-herdoil kolorekoa, barnealdea haritsu-suberosoa, trinkoa, gogorragoa, marroi-gorrizka, lerro zurixka eta distiratsuko eremuekin.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Larrukara da.

Nahasketa arriskua aldatu

Hydnellum ferrugineum delakoarekin, hau koniferoetan hazten da, batez ere pinuetan.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, haritz (Quercus), urki (Betula), gaztainondo (Castanea) eta pago (Fagus) zuhaitzen basoetako humusean batez ere.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 600 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu