Hinke, baita ere Kinkike eta Kinkinan, mutilen jolasa omen da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.

Arauak aldatu

Lau bat mutilen artean jolasten zen. Hinke izeneko ezpelezko makila bat erabiltzen zen, metro eta erdi inguruko luzera eta mutur zorrotza izaten zuen. Lurrean marra biribil bat egin ondoren , metro beteko distantziatik marraren barruan sarturik utzi behar zen hinkea, muturrez behera. Bigarrenak gauza bera eginez lehenaren hinkea lurrera bota behar zuen . Eta horrela jarraitzen zen puntu gehien lortutakoa irabazle gertatzen zelarik.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu