Gymnopus ocior Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ez du balio sukalderako. Ez du zaporerik eta haragi trinkorik.

Gymnopus ocior
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus ocior

Sinonimoak: Collybia succinea, Collybia extuberans, Collybia exculpta, Collybia dryophyla var. funicularis, Agaricus xanthopus, Agaricus ocior, Collybia ocior.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera eta laura titi txiki batekin. Ertza inkurbatutik laura, kapelarena baino kolore argiagokoa. Kapelaren azala leuna, baina hezetasunarekin ildaskak izan dezake, marroi-okre gorrixka koloretik marroi-kremara doan kolorekoa.

Orriak: Adnatuak erdi libreak, koska batez dekurrenteak, estu, lamelula ugarirekin, zurixkak (krema-horixkak zahartzean)

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 2 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, liraina, zilindrikoa, haritsua baina hauskorra, lurperatu samarra, oinarria loditua eta harizpi errizoformoekin, zuri-krema kolorekoa (behean gorrixkagoa).

Haragia: Zurixka, usainik eta zaporerik gabekoa. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Ocior epitetoa antzinako latinetik “ocior” hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Dryophila (edo Gymnopus dryophilus) delakoarekin nahas daiteke, honek, erdialdean eta ertzaren artean kolore uniformeagoa duen kapela du, usain leuna eta atsegina. Collybia butyracea espezieak kolore marroi-grisa tonu moreekin eta usain fungikoa du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, lehen euriteen ostean. Hostozabalen basoetan eta baso mistoetan. Parkeetan, lorategietan. Maitagarrien eraztunetan edo talde itxietan ateratzen da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Turkia, Errusia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 267 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Gymnopus ocior: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu