Gulibar Nafarroako ibar bat da, 1934 arte udalerria ere izan zena. Urte horretan Itzako Zendearekin fusionatu zuten eta harrezkero Itza izena darama bien arteko batuketak.

Euskaraz Gulibar ibar osoa izendatzeko erabiltzen dugu eta "Gulia" udalerriaren burua zen kontzejua; aldiz, gaztelaniaz ibarra eta kontzejua homonimoak dira: biak Gulina.

Gulibarreko kontzejuak aldatu

Hauexek dira Gulibar osatzen duten herriak; biztanleria 2007ko erroldaren arabera:

  • Aginaga: 19 biztanle.
  • Gulia: 49 biztanle. Udalerriko burua zen eta ibarrari izena eman diona.
  • Larunbe: 59 biztanle.
  • Saratsate: 36 biztanle.
  • Zia: 30 biztanle.

Kokapena aldatu

Iruñerriko Ipar-mendebaldean dago baina Itzako Zendea zaharra ez bezala, Gulibar zeharkatzen duten errekek (Uberka, Bordalde...) Atondoko igarobidea baino lehen isurtzen dute beren ura Arakil ibaian. Beraz, Bizkai eta beste mendi batzuek argiro banatzen dituzte geografikoki Gulibar eta Itzako Zendea zirenak eta horren ondorioz Gulibarrek Irurtzunekiko gertutasuna askoz ere gehiago bizi du, Itzako Zendea erabat Iruñearen gerizpean dagoelarik.

Euskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hegoaldeko goi nafarrera»

Jakingarriak aldatu

Ibarreko punturik altuena Erga mendia da (1088 m). Bertan Imotz eta Arakil udalerriekin bat egiten du baina Trinitate baseliz entzutetsua Gulibarren dago.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.