Arakil

Nafarroa Garaiko udalerria


Arakil[3] ([aɾakil]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. 2020. urtean 962 biztanle zituen.

Arakil
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arakilgo Zuhatzu herria.

Bandera

Arakilgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arakil
AlkateaOihana Olaberria Jaka
(EHBildu)
Posta kodea31849
INE kodea31025
Herritarraarakildar
Geografia
Koordenatuak42°54′45″N 1°51′54″W / 42.9125°N 1.865°W / 42.9125; -1.865
Azalera52,4 km²
Garaiera464 metro
Distantzia26 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria987 (2023:  20)
alt_left 446 (%45,2)(2019) (%49,3) 487 alt_right
Dentsitatea18,84 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,61
Ugalkortasuna[1]‰ 63,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,5 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 23,30 (2018: %3,93)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arakil.eus

Geografia aldatu

Iruñeko merindadekoa da, eta Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 26 kilometro mendebaldera dago. NA-2410 errepideak herria zeharkatzen du, eta A-10 autobidea herriaren hegoaldetik igarotzen da.

Inguru naturala eta klima aldatu

Jatorrizko baso eta landaredi ugaria kontserbatzen da oraindik ere, haritz eta arteak haranean, eta pagadiak gunerik menditsuenetan. Horrez gain, birlandaturiko Austriako larizio pinuak eta Ameriketako ipar haritzak daude.

Udalerriko klima, klima ozeaniko eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Euriak urte osoan zehar ugariak diren arren, uda garaia, hilabete lehor bat izaten da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradukoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 artekoak dira, altuera eta kokagunearen arabera. Hegoaldeko gune menditsuan egun euritsuak ugariagoak dira.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak aldatu

Arakilek mugakide ditu Larraun, Uharte Arakil, Imotz eta Irurtzun iparraldean, Irañeta mendebaldean, Irurtzun eta Itza ekialdean, eta Ollaran hegoaldean.

Herriak aldatu

Arakilgo mapa. Puntu gorriak herriak dira eta beltzak jendea bizi den beste leku batzuk.

Arakil udalerria egun ezagutzen dugun bezala 1857ko erroldarako agertzen zaigu; lehenago hainbeste herrik berezko udalerria izan zuten eta urte horretarako batu egin ziren: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Ihabar, Irurtzun (1991n berriro bereizi zena), Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu. Hiriberri eta Itsasperri ere badaude udalerri honetan.

Beste herri batzuek udalerritik kanpo egin zuten: Arruazu (XVI. mendean), Uharte Arakil (1354an) eta Irañeta (1737an).

Lehen Arakil udalerriak herri gehiago zituen, baina denboraren poderioz hustu egin ziren: Arraitzaga, Blastegi (edo Blastegigaitz), Berama (eliz zergak biltzeko etxea zen hau), Garriz eta Latorlegi besteak beste.

Demografia aldatu

Arakilgo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 56 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,17a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2011ko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak eskuratu zituen boto gehien eta lau zinegotzi. Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi erdietsi zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak emaitzak hobetu zituen eta bost zinegotzi (aurrekoetan baino bat gehiago) lortu zituen. Bildu koalizioaren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk berriz, bi zinegotzi eskuratu zituen. Emaitzen ondorioz, Gregorio Santesteban Nuñez hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeetan EHBilduk aurkeztu zuen hautagai-zerrenda bakarra.

Arakilgo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Arakilgo Talde Independientea
5 / 7
376 (% 65,73)
4 / 7
291 (% 58,08)
Euskal Herria Bildu
2 / 7
179 (% 31,29)
3 / 7
186 (% 37,13)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean

Aurreko udal hauteskundeak aldatu

Arakilgo Talde Independentea herri ekimeneko Javier Lazkotz Olaetxea hautatu zuten alkate 2007ko udal hauteskundeetan. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien % 2,79) eta boto zuriak hemeretzi (botoen % 3,64). Abstentzioa % 31,85ekoa izan zen.

Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arakilgo Talde Independentea 327 5
Eusko Abertzale Ekintza 176 2

Alkateen zerrenda aldatu

2007-2011 Javier Lazkotz Olaetxea Arakilgo Talde Independentea
2011-2015 Ruben Goñi Urrotz Arakilgo Talde Independentea
2015-2019 Gregorio Santesteban Nuñez Arakilgo Talde Independentea
2019- Oihana Olaberria Jaka EHBildu

Udaletxea aldatu

Arakilgo herrietako ordezkarien lehen bilerak Egiarretan dagoen Itxasperriko Santiago baseliza erromanikoaren ondoan egiten ziren XIII. mendearen inguruan.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 2

Euskara aldatu

Arakilgo euskara[4] Erdiguneko Nafarreraren[5] azpieuskalkian kokatzen da, Arakilgo euskara[6] deritzo zehazki. Gaur egun arakildarren %20 inguru euskalduna da. Arakil udalerriko azken euskaldun zaharra, Urritzola herriko Ignazio Etxarren, 2017an hil zen[7].

Azpiegitura aldatu

Arakil Sakanako Mankomunitateko, Aralarko Elkarteko eta Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

Garraioak aldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokiak dauzka udalerriko Ihabar, Etxarren eta Hiriberri kontzejuetan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Arakildar ospetsuak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Arakil - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  5. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  6. «Arakilgoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  7. Urritzolako azken euskaldun zaharra hil da, Berria.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa