Guanyem Catalunya (euskaraz: «Catalunya irabazi dezagun»; Guanyem) Badalonako alkate ohia den Dolors Sabaterrek sortutako alderdi politikoa da, 2020ko abenduaren 1ean.[1]

Guanyem Catalunya
Datuak
Motaerakunde politikoa eta Kataluniako alderdi politikoa
Ideologiaerrepublikanismoa, localism (en) Itzuli, Ekologismoa, feminismoa eta Katalan independentismoa
Jarduera
Honen parteHerri Batasuneko Hautagaitza - Irabazteko ziklo berri bat eta Q118521657 Itzuli
Agintea
LehendakariaDolors Sabater
Historia
Sorrera2020ko abenduaren 1a
Twitter: GuanyemCat Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Esan bezala, alderdia 2020ko abenduaren 1ean sortu zen, "munizipalismoa Parlamentura eramateko" asmoarekin, bai eta "Cerdanyola del Vallès, Ripollet, Girona eta Badalonako hirietan egindako lan ona" bertara eramateko asmoz.[2] Proiektu hau sortu baino lehen, Municipalistas per la República des de Baix izeneko proiektu analogo bat aurkeztu zuten ere Dolors Sabaterek, Carles Escolà-k (garaiko Cerdanyola del Vallèseko alkate) eta José María Osuna-k (garaiko Ripolleteko alkate).[3]

2020ko abenduaren 3an, Herri Batasuneko Hautagaitzak (CUP) Guanyemi 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan elkarrekin aurkezteko proposamena helarazi zion, Anticapitalistes eta Kataluniako Komunistei (Comunistes de Catalunya) helarazi bezala.[4] Abenduaren 12an bi alderdiak akordio batera ailegatu ziren, aterki berdinpean aurkeztea ahalbidetuz. Akordioaren puntu garrantzitsuenetako bat Bartzelonako zerrendaburu Guanyem alderdiko sortzailea hautatu zela izan zen, Dolors Sabater, hain zuzen ere.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Dolors Sabater impulsa Guanyem Catalunya, una aliança amb la CUP i altres partits» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. (Katalanez) NacióDigital. «Dolors Sabater impulsa Guanyem Catalunya i proposa un front ampli d'esquerres amb la CUP | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  3. (Katalanez) «Confluències entre la CUP i comuns crítics creen un nou espai polític supramunicipal» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. (Katalanez) «La CUP planteja a Guanyem Catalunya que s'integri a la candidatura com una organització més» Ara.cat 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  5. (Katalanez) 324cat. (2020-12-12). «La CUP aprova aliar-se amb Guanyem per al 14F amb Dolors Sabater de cap de llista» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).

Kanpo estekak aldatu