Gtranslator

lokalizazioak egiten laguntzen duen software librea, PO fitxategiak editatzeko

Gtranslator itzulpenak, lokalizazioak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. PO fitxategiak eta antzeko fitxategiak editatzeko aukera ona ematen du lokalizazioak egiteko fitxategi mota erabilienak editatzeko balio du. Hainbat gettext sistematako fitxategiekin ondo moldatzen da. Badauzka "bilatu/ordeztu" bezalako tresna erabilgarriak. Itzulpen memoriak sortzeko eta erabiltzeko aukera. Hainbat itzultzaile batera lan egiteko aukera. Beste itzultzaileen iruzkinak ikusteko, gordetzeko eta erakusteko aukera.

 Gtranslator
Jatorria
Azken bertsioa3.32.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeUNIX-moduko
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Euskaraz
EuskarazBai
wiki.gnome.org…
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME/gtranslator.git

Gtranslator hainbat plugin ezartzeko aukera ematen du, beste hizkuntzetan egin diren itzulpenak ikusteko aukera, etiketak ezartzeko eta editatzeko aukera, Open Tran itzulpen memoriak erabiltzeko aukera, Subversion softwarearekin bat egiteko aukera eta iturburu kodea zuzenean ikusteko aukera.

Gtranslator software librea da. C erabili da GNOME inguruan erabiltzeko. GPL lizentziapean eskaintzen da.


Ezaugarriak aldatu

  • Hainbat PO fitxategi zabaltzen ditu eta erabilerrazago bihurtzen ditu
  • Pluraleko formen aldaerak dauzkaten hizkuntzetan aukera osoa ematen du
  • Goiburuak modu automatikoan eguneratzeko aukera
  • Iruzkinak editatzeko aukera
  • Hainbat itzultzaile batera lan egiteko aukera
  • Itzulpen memoriak
  • Hasierako profila eta TM editatzeko laguntza
  • Bilaketa aurreratuak egiteko aukera, nabigazio azkarrak egiteko aukerak
  • Menu-barrak editatzeko aukerak
  • Azpimarratzeko aukerak, baita espazio zuriak eta gramatika kontuak
  • Plugin sistema (gedit)

Pluginak aldatu

  • Karaktere mapa: karaktere bereziak azkar eta erraz txertatzeko aukera
  • Hiztegia: hiztegiari azkar eta erraz begiratzeko aukera
  • Beste hizkuntzetako laguntza: karga daiteke beste hizkuntza bateko PO fitxategia laguntza gisa, ikusteko katerik zailenak nola eman diren beste hizkuntza batzuetan
  • Pantaila osoa: aplikazioak daukagun pantailaren tamaina osoa erabil dezake
  • Parametroen detekzioa eta parametroak txertatzeko aukera
  • Etiketak ezartzeko, detektatzeko, editatzeko aukera
  • Open Tran: Open Tran itzulpen memorietan bilatzeko aukera
  • Iturburu kodea ikusteko aukera
  • Subversion: Subversion bezeroa den plugina libsvn horretan oinarritua

Lokalizazioa aldatu

Gtranslator euskaraz erabiltzerik badago[1]. Hura instalatzeko, GNU/Linuxeko bertsio batzuetan terminalean "sudo apt-get install Gtranslator", "yum install Gtranslator" edo antzeko zerbait idatzi behar da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu