OmegaT Ordenagailuz lagundutako itzulpen-sistema plataforma anitza da, kode irekikoa, parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, hitz gakoen bilaketaz eta glosarioz hornitutakoa, eta egindako itzulpenak proiektu eguneratuetan aprobetxatzea ahalbidetzen duena.

 OmegaT
Jatorria
Sorrera-urtea2002
Azken bertsioa4.3.3
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaJava
Irakur dezakePlataforma-anitz
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai[1]

http://www.omegat.org/en/omegat.html
Facebook: OmegaTOfficial Twitter: OmegaTOfficial Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/omegat-org/omegat, https://git.code.sf.net/p/omegat/code, git://git.code.sf.net/p/omegat/code, https://svn.code.sf.net/p/omegat/svn/ eta svn://svn.code.sf.net/p/omegat/svn/

Ezaugarri nagusiak aldatu

OmegaT-k itzulgai den testuaren memoria bat gordetzen du eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabil ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu. OmegaT-k itzulpen-memoriak erabiltzen dituenez, segmentuak nola itzuli diren gogoratzen du eta uneko segmentuaren antzekoenak proposatzen ditu.

Aurretiaz itzulita dagoen dokumentu bat eguneratu behar denean ere oso erabilgarriak dira. Aldatu gabeko esaldiak itzulitzat hartuko dira, eta eguneratutako esaldietan esaldi beraren bertsio zaharrago baten itzulpena erakutsiko da itzulpen probable gisa. Honi esker, jatorrizko dokumentuan egindako aldaketak modu errazagoan maneiatuko dira. Aurretiaz sortutako itzulpen-memoriak existitzen badira, OmegaT-k erreferentzia gisa erabili ahal izango ditu.

Terminologiaren kudeaketa aldatu

Terminologiaren kudeaketak garrantzi berezia du itzulpenen koherentziari eusteko. OmegaT-k hitz bakanak edo esaldi laburrak gorde ditzaketen glosarioak erabiltzen ditu, alegia, eremu berezi baterako hiztegi elebidunen antzekoak. OmegaT-k uneko segmentuan ageri diren hitzen itzulpena erakusten du.

Euskara bezalako hizkuntza deklinatuentzako bereziki interesgarria izan daitekeen aukera berria lematizatzaileen erabilera da hitzen lemak hobeto erauzteko. Modu horretan asko hobetzen da parekatze lausoen bilaketa eta glosarioen erabilera. Funtzionaltasun hau aparte instalatu behar da.

Itzulpen-prozesua aldatu

Itzulpen-lanak fitxategi bakarrez osaturik egon daitezke, baina baita azpidirektorioetan banatutako hainbat fitxategi dituen direktorio batez ere. Fitxategiak hainbat formatutakoak izan daitezke: HTML, MS Office eta OpenOffice bulegotika-aplikazioen formatuak, DocBook, PO, etab. OmegaT-k onartutako fitxategiak bilatzen ditu fitxategiak iragazteko dituen arauak jarraituz, testua diren zatiak bereizten ditu, testu-talde handienak zatitzen ditu segmentazio-arauak jarraituz, eta segmentuak banaka erakusten ditu.

Itzulpen automatikoak aldatu

OmegaT-k Internetetik zuzenean erabil ditzakeen tresnei dagokienez, hainbat itzultzaile automatiko erabiltzeko aukera dago. Google Translate, Apertium eta Belazar erabil daitezke esaldien oinarrizko itzulpen bat eskuratzeko. Honez gain, hiztegiak karga daitezke leiho berri batean, lagungarri gisa. Hiztegi horiek StarDict eta Lingvo DSL motakoak izan daitezke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpoko loturak aldatu

Erabiltzaileen taldea aldatu

  • omegat@yahoogroups.com – Erabiltzaileen posta-zerrenda, (mezu gehienak ingelesez agertzen dira, edozein hizkuntzatan idazteko gonbitea behin eta berriro egiten bada ere).

Erreferentziak aldatu

  1. Librezale.eus: OmegaT. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).


Kanpo estekak aldatu