Gertrud Bäumer

aktibista feminista eta politikaria

Gertrud Bäumer (Hohenlimburg, Hagen, Alemania, 1873ko irailaren 12a - Gadderbaum, Bielefeld, Alemania, 1954ko martxoaren 25a) mugimendu feministan aktiboki parte hartu zuen politikaria izan zen. Alemaniar Alderdi Demokratikoko diputatua izan zen 1919tik 1932ra bitartean, eta 1920an Reicheko Barne Ministerioko kontseilari-karguan sartu zen lehen emakumea izan zen.[1]

Gertrud Bäumer
Frau Dr. Gertrud Bäumer M. d. R., 1927 Irudi gehiago

Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaHohenlimburg eta Hagen1873ko irailaren 12a
Herrialdea Alemania
HeriotzaGadderbaum (en) Itzuli eta Bielefeld1954ko martxoaren 25a (80 urte)
Hobiratze lekuaBethel (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, editorea eta autorea
Lantokia(k)Berlin
Geneva eta Bamberg
KidetzaLyceum Club Berlin (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Demokratikoa
Free-minded Union (en) Itzuli
Progressive People's Party (en) Itzuli
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

Find a Grave: 25128490 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen urteak eta prestakuntza aldatu

Gertrud Bäumer parrokoen familia batekoa zen. Haren birraitona, Wilhelm Bäumer (1783 - 1848), parrokoa izan zen Bodelschwingh herrian, Dortmundik gertu dagoen herri txiki batean. Elizako agintarien kide gisa, Westfaliako prusiar probintzian (1815ean sortua) eta, ondoren, Prusia osoan presbiteriar sinodala eratzen jarraitzearen alde egin zuen. Ekintza horien bidez, Wilhelm Bäumer, Friedrich Schleiermacher filosofoarekin korrespondentzia ere izan zuena (1768 - 1834), elizako eta politikako lehen konstituzionalismoaren funtsezko irudi bihurtu zen.[2]

Emil aita (1845 - 1883) Gertrud Bäumerrek hamar urte zituela hil zen. Gertrud amarekin, Scheden jaio zen Carolina ahizparekin (1850 - 1929), eta bi nebekin amonaren etxera joan zen bizitzera. Bäumer-ek bere oroitzapenetan deskribatu zuen amak sentitzen zuen hutsunea eta senideen mendekotasun ekonomikoa esperientzia zail, baina didaktiko gisa. Amonari buruz, hauxe idatzi zuen: "Emakume honen bizitza bere ardatzaren inguruan biraka zebilen espirala zen?».[3] Arrazoi horiengatik, berak esan zuen bezala, laster hartu zuen lanbide bat egiteko erabakia: «Maistra izan nahi zuen eta behar zuen, arrazoi ekonomikoengatik».[4]

Halleko (Saale) nesken eskola batean ikasi zuen eta ondoren Magdeburgon maistra izateko prestatu zen. 1894tik aurrera, eskolak eman zituen Halberstadt, Kamen eta Magdeburgoko eskoletan, eta horrek ama ekonomikoki mantentzeko aukera eman zion. Handik gutxira, lankide ohi bati esker, Alemaniako Maistren Elkarte Nagusiarekin (Allgemeinen Deutschen Lehrerinnenverein, ADLV) harremanetan jarri zen. Elkarte horretako presidenteak, Helene Langek, hasieratik gustatu zitzaion, bai profesionalki bai pertsonalki. 1898an Berlinera joan zen Irakasle Eskolako ikasketetan sartzeko eskatzen zen irakasleentzako azterketa egitera. Garai hartan, Prusian, emakumeak unibertsitateko ikasketetan bakarrik onartzen ziren, irakasle batzuen baimena izanez gero. Emakumeen onarpena ez zen modu ofizialean onartu 1908 arte.

Hoffmann familiaren bekarik jaso ez zuenez, bere familiako gizonezkoek ez bezala, Bäumerrek bere karrera ordaindu behar izan zuen.[5] Besteak beste, mugimendu feministarentzat egiten zituen argitalpenei esker ordaindu zituen bere ikasketak.

Berlingo Unibertsitatean teologia, alemana, filologia eta ekonomia nazionala ikasi zituen. Han 1904an doktoratu zen Goetheren Satyros lanari buruzko tesiarekin.


Helene Lange eta bere lana mugimendu feministarentzat aldatu

 
Gertrud Bäumer Kameneko (Alemania) lehen hezkuntzako ikasleekin, 1894

Bere garaiko emakume asko bezala, Bäumer mugimendu feministara hurbildu zen maistra-lanaren bidez, mugimenduaren lehen helburuetako bat emakume guztiek hezkuntzarako aukera izatea izan baitzen. Berlinen Helene Langerekin zuen harremana estutzeko aukera izan zuen, maisu-mugimenduaren lider ukaezina. 1898an, iritsi eta gutxira, Bäumerrek jakin zuen Lange-k gero eta arazo gehiago zituela begiko gaixotasun baten ondorioz, eta laguntzaile gisa eskaini zen. Oso denbora gutxian kazetaritza-lankidetza ugari egin zituzten eta adiskidetasun bizia sortu zuten. Harreman horrek Helene Lange 1930ean hil zen arte iraun zuen.

Langek berehala ikusi zituen Gertrud Bäumer gaztearen ahalmen intelektuala eta aparteko errendimendua, eta haren ondorengoa izendatzeko erabakia hartu zuen. Langek eskatuta, Alemaniako Emakumeen Elkarteen Federazioko (BDF) zuzendaritza-postuetara azkar igo zen Bäumer. 1910ean, Marie Stritt ordezkatu zuen presidente gisa, eta 1919 arte aritu zen karguan. Handik aurrera elkarteko eragile handienetakoa izan zen.[6] Gerran, eginkizun erabakigarria izan zuen Emakumeen Zerbitzu Nazionala sortzeko. Industriaren eta merkataritzaren barruan, emakumeen borondatezko lana eta elikagaien hornidura koordinatu nahi zituen erakunde horrek.[7]

Bäumerrek emakumeen mugimenduaren aldeko lan nagusia Emakumeen Elkarteen Federazioan eta Die Frau hilabetekarian egin zuen. Aldizkari hori emakumezkoen mugimendu burgesaren bozgorailua zen. Gainera, 1916an, berak eta Marie Baumek inguru behartsuetako erizainen prestakuntza teknikorako erakunde bat sortu zuten Hanburgon: Soziale Fallenschule und Sozialpädagogisches Institut.[8] Garai bateko ikasleekiko lankidetza sakon eta estuak irakasleen eta ikasleen arteko topaketak eragin zituen urteetan zehar. Bäumer eta Baum izan ziren eskola horren arduradunak 1920 arte.

 
Berlingo Emakume Alemanen lehen Kongresuko batzorde exekutiboa, 1912ko martxoaren hasieran. Atzeko lerroan, ezkerretik: Elisabeth Altmann-Gottheiner, Martha Voss-Zietz, Alice Bensheimer, Anna Pappritz. Lehen lerroan, ezkerretik: Helene von Forster, Gertrud Bäumer, Alice Salomon.

Bizitza politikoa aldatu

Gertrud Bäumer feminismoaren ordezkarietako bat izan zen, «emakumeen printzipioari» bizitza gizatiartzen laguntzea egozten zion desberdintasunaren ordezkarietako bat. Politikan, Friedrich Naumannen sozioliberalismoarekin identifikatzen zen eta 1906tik korronte horrekin lan egin zuen. 1912tik aurrera, Die Hilfe (Laguntza) aldizkariaren kultura-atalaren arduraduna izan zen, 1894an sortua. Naumann 1919an hil ondoren, bera izan zen editore bakarra. Bäumer eta Naumann lankideak izateaz gain, adiskide handiak izan ziren.[9]

 
"Mujeres por la elección" pankarta Damenwahl erakusketa berezian, Frankfurteko Historia Museoan. Gertrud Bäumer ezkerreko muturrean agertzen da.

1908an Prusiako elkarte-eskubideari buruzko legea aldatu ondoren, ordura arte emakumeak alderdi politikoetan sartzea debekatzen baitzuen, Gertud Bäumer eta Helene Lange Freisinnige Vereinigung alderdian (Unión Libre Pensadora) afiliatu ziren, non Naumannek 1903tik zegoen, eta geroago, ezkerreko alderdi liberalean, Fortschrittliche Volkspartei (FVP), izan zen eta. 1919an, Baümerrek Naumannekin eta beste pertsona batzuekin batera, Deutsche Demokratische Partei (DDP) sortu zuen, eta 1920tik 1930era bitartean lehendakariordea izan zen.[10]

1919an Weimarko Batzar Nazionalean sartu zen, eta 1920tik 1932ra bitartean egon zen agintaldi batean; 1930 eta 1932 artean, Deutsche Staatspartei (DStP) erakundeko kide gisa, Deutsche Demokratische Parteirekin bat egin ondoren. 1932ko hauteskundeetara ez zen aurkeztu. 1920an, ministerio-kontseilari izendatu zuten Barne Ministerioan, eta gazte eta hezkuntza-politiken arduraduna zen. Gainera, 1926tik 1933ra bitartean, gobernu alemanaren ordezkaria izan zen Nazioen Elkarterako, Genevan zuen egoitzan.

Idazlearen bizitza aldatu

1933an, nazionalsozialistek kargu guztiak kendu zizkiotenean, Baümerrek historia ikastea, bidaiatzea eta idazle gisa lan egitea erabaki zuen. 1933ko udazkenean Lebensweg durch eine Zeitenwende autobiografia politikoa, zeinak «nazionalsozialismoaren azterketa intelektualtzat» jotzen baitzuen.[11] 1934. urtearen hasieran Gießmannsdorf (gero Go’ciszów) herri silesikora joan zen bere bigarren lagun sentimentalarekin, Gertrud von Sanden (1881 - 1940). Werner Schede osabari idatzitako gutun batean, nazionalistentzat lanean jarraitzeak ekarriko zion dilema aztertu zuen:

«Lanetik bota naute, pentsioarekin eta irakasle gisa egin nuen lanaren kenketa batekin. Pertsonalki, hauxe da konponbiderik argiena. Karguan egongo banintz, orain, esate baterako, eskoletako haur juduei buruzko dekretuak egiteaz arduratuko nintzateke, edo historiari buruzko klaseetarako berehalako dekretua egiteaz, ordutik gertatu den guztia difamatzen baitu [i.O. ]. Egia esan, hori ezinezkoa litzateke niretzat». – 1933ko apirilaren 28ko gutuna[12]

1939an jendaurrean hitz egiteko debekua ezarri arren, Bäumerrek hitzaldiak ematen jarraitu zuen, batez ere zirkulu ebanjelikoetan.[13] «Bere etxea lagunen topaleku eta politikarientzako babesleku bihurtu zen».[14] Dorothee von Velsen, Anna Pappritz eta Marie-Elisabeth Lüders lankideek egindako kritika gogorren aurka, Die Frau aldizkaria Frances Magnus-von Hausenekin batera argitaratzen jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta denborarekin laguntza gehiago eskatzen hasi zitzaion, adibidez, nazionalismoaren orrialdeetan sartzea.[15]

Gertrud Bäumerren jarrera nazionalsozialismoan 1933 baino lehen aldatu

1933 arte, Gertrud Bäumerrek bere eguneroko saiakera politikoak Die Hilfe aldizkarian argitaratu zituen. Aldizkari horrek lotura estua zuen langileen bidez Alemaniako Alderdi Demokratikoarekin (DDP), eta Naumannen inguruan zegoen zirkulu sozialeko forotzat hartzen zen. Gero eta arreta handiagoa eman zion nazionalsozialismoaren goranzko fenomenoari.

1923ko udazkenean, Bavarian «Berlingo ibilaldi» baten zurrumurruak (Mussoliniren Erromako Martxaren ereduari jarraituz) eta Hitlerren eta Reichswehr-eko kupularen zati baten arteko konspirazio-planak ezagunak zirela, Gertrud Bäumerrek honela deskribatu zituen gertaerak Bavarian:[16]

«[...] pertsona horien boterearen aldeko eskrupulurik gabeko borroka, nazioak gobernatu ahal duen neurrian soilik balio duena, gaur egun Mundu Gerraren aurretik bezala. Eta burgesia on eta krudelak haien atzetik jotzen du, eta, sufrimenduen, itxaropen iruzurtien eta sentimendu aberkoi onen ondorioz, "gizarte" zaharraren estatu-kolpea da herri-mugimendua.[17]

1923ko azaroaren 9an Hitlerren estatu-kolpea gertatu zenean, Bäumerrek hauxe esan zuen etsipenez:

«Malabarismo-joko tragikomiko hori baino okerragoa da klase-ofentsiba hori alderdi errepublikanoetan ere sartu izana eta errepublikaren defentsarako indarra hautsi edo, geldiarazi izana. Alemaniako agintari ekonomikoak, kasurik onenean, arrazoiaren errepublikanoak dira».[18]

“Mugimenduak” gero eta arrakasta handiagoa izan zuen, eta ohartu zen «sentimendu-bolada horren garaipen politikoa [...] (kolapso alemana izan zen). Gogo-aldarte horiek baino arriskutsuagoa da haiek partekatzen ez dituztenek ere ez ikustea haien arriskugarritasuna».[19] Hitlerren Mein Kampf liburua «harrigarriki nahasia» zela esan zuen; nazionalsozialismoari buruzko iritzia negatiboa izaten jarraitu zuen:[20]

«Nazionalsozialismoa, bere balioa edozein dela ere, suntsitzaileagoa izango da eraikitzailea baino, buruzagiek modu arduragabean jokatzen duten bitartean: arduragabea aurkarien mespretxuan, egiaren inolako zentzurik gabe; arduragabea Alemaniako egoera eta indarren arteko harremana demagogiko-faltsifikaturik aurkeztean; arduragabea da "gizakian dagoen txerriaren apelazioan", Reichstag-en arabera, arduragabekeria epaitu ezineko mugarik gabeko ustiapenean eta indar dezente eta puruen abusuan».[21] Gertrud Bäumer

Berak zentroa berritzea espero zuen, nahiz eta bazekien «zentro»aren profil politiko komun bat nekez gauza zitekeela alderdien arteko batasun faltagatik.[22] Horretarako oinarriak beti izan behar zuen «askatasun zibila Konstituzioaren espirituarekin bat zaintzea».[23] Hala ere, Bäumerrek ez zituen nazionalsozialismoaren ideia eta ideal guztiak baztertu ebaluatu gabe. Bazekien nazionalisten arrakasta ez zetorrela «masa kudeatzeko teknika»tik bakarrik.[20] Ideologia nazian zegoen ideia-multzoaren ondorioz, askotariko interesak zeuden. Alderdi horren antisemitismo krudelari eta «barne-politikaren propaganda lotsagabeari» buruzko eztabaidarik ez bazegoen ere, «mugimendu» bihurtu nahi baitzuen, ukaezina zen Alderdi Nazionalista Langile Alemanak (NSDAP, alemanez) alderdi-politikaren akats bat ordezka zezakeela, nahiz eta promesak besterik ez izan.[24] Bäumerrek serio hartu zuen nazionalsozialismoaren altxamenduak agerian utzi zuen krisia. Horretarako, garrantzitsua zen parlamentarismoa aldatzea, uste baitzuen interesen berezitasun eztabaidagarri batean eboluzionatzeko mehatxua egiten zuela.[25] Gizarte-nazio terminoen arteko antzekotasun semantikoak —Die Hilfe aldizkariaren 'social-nacional' deitzen zen— eta NSDAPeko «nazionsozialistek» arreta berezia erakarri zuten alderdi horretan. Hala ere, Gertrud Bäumer-en ustez, funtsezko aldea zegoen: Naumannekin «nazionalismo ekonomikoa eta demokrazia» batu egiten ziren, eta, hartara, «Hitlerren epigonoak», Bäumerrek «matoi histeriko» gisa deskribatzen zituenak, «fantasia politiko-burges»ekin haserretu egiten zen: [26][27]

«Gaur egun nazionalsozialista deritzonak ez balu iraungo, azaletik eta desengainatuta, bere pentsamendu-korrontean, garai bateko nazionalistek lan egin duten mailan sustraituta, garai ilunetan helburu eta bide bat bilatzen duen gazte zentzudunak lotura bat aurkitu beharko luke hemen: gauza partikularrak birmoldatuz eta berrantolatuz, baina sozialismoa estutasun marxistatik aldentzen duen ideia orokorrari jarraituz eta nazioa barrutik sortzeko misiotzat hartzen du».[28]

1930eko urriaren 13an NSDAPeko diputatuen ikuskizuna ikusi ondoren, alderdiaren uniformearekin desfilatzen Parlamentua irekitzean, honako hau idatzi zuen: «Protesta goretsi bat dator tropa honen desfilean argi eta garbi adierazten den indarkeria-borondatearekin».[29] Gertrud Bäumerrek uko egin zion ideologia nazionalsozialistaren edukiari buruz eztabaidatzeari edo alderdiarekin lan egiteari. Borrokaren buru izatea zen kontua:

«[…] norbanakoaren kontzientzia bizia errespetatzearen kontura eta beste edozein iritzi indarrez isilaraziz, herritarra soldadu politikoarekin ordezkatu nahi duen boterearen aurka; hori ez da alemaniarra eta germaniarra haren funtsean. Bizantinismo bortitz baten bertsio ger-zentrista berri horri begirunerik gabe aurre eginez baino ezin izango da askatu, noizbait, mugimendu peto-petoa eta indartsua nahasketa kaltegarri eta hain arrazazkoa ez den batetik».[30]

Geroago segurtasunik ez bazuen ere, Bäumerrek nazionalsozialismoarekin zuen jarrera kritikoa bere ikuspegi erreformistaren eta Estatuaren aldekoen adierazle da: bere ahaleginak sistema hobetzera bideratzen ziren, edozein izanda ere. Hala ere, nazionalsozialismoaren garaian, mugimendu feministako kide gehienentzat onartezinak ziren kontzesioak egin zituen.[31]

Nazionalsozialismoa, Bigarren Mundu Gerra eta gerraostea aldatu

1933an kargutik kendu ondoren, Gäumer Gießmannsdorfera joan zen Gertrud von Sandenekin, eta han literaturan aritu zen. Hurrengo urteetan ikasketa-bidaiak hasi zituen Suitzara eta Italiara Ludwig Nießen eta Isabel Hamer, von Sanden-en alabarekin. 1936an Adelheid – Mutter der Königreiche lan zabala idatzi zuen. Zentsurarekin eta prentsaren eskakizunekin jarrera moldakorra izan arren, Bäumer-ek beti pentsatu izan zuen eduki feminista transmititzen jarrai zitekeela Die Frau argitalpenaren bidez, garai bateko ikaskide gehienek utzi zuten itxaropena. Bestalde, Anna Pappritz, Marie-Elisabeth Lüders, Alice Salomon edo Dorothee von Velsen bezalako autoreek antisemitismo nazionalistaren aurrean epelkeriaz jokatzea leporatu zioten. Eztabaida horiek, ordea, ez ziren izan argitalpenaren amaieraren arrazoia: 1944an Bäumerrek eta Frances Magnus-von Hausenek Die Frau argitaratzeari utzi zioten, paper falta zela eta.

1945eko neguan, Bäumer-ek Saalfeldera ihes egin zuen hil zen bere lankidearen bilobarekin batera; eta, gero, Bamberg-era. Alemaniako Errepublika Federalaren berreraikitze politikoan eta, bereziki, mugimendu feministaren berreraikuntzan laguntzeko saiakerek porrot egin zuten. Mugimenduaren barruan, nazionalsozialismoarekiko jarrera epela oportunistatzat hartu zen, eta feminismoari buruz zuen ikuspegia ez zen modernoa. Kristau Batasun Sozialaren (CSU) sorreran ere parte hartu zuen, eta zenbait hitzaldi eman zituen, batez ere teologikoak eta historikoak. Hala ere, laster hasi zen ateroesklerosia izaten, eta gaixotasunak, pixkanaka-pixkanaka, bizitza publikoa eragotzi zion.

1949an, Gertrud Bäumer Bad Godesberg-era joan zen Else Bäumer ahizparekin (1875-1959), eta, 1954aren hasieran, Bethelko (Bielefeld) Bodelschwingh zentro psikiatrikoan sartu zuten. Han hil zen urte bereko martxoaren 25ean. Han lurperatuta dago.

Berlingo Estatuaren ohorezko hilobiaren Helene Langeren monumentuan, Friedhof Heerstraße hilerrian, Charlottenburg-Wilmersdorfen (Berlingo barrutia), Gertrud Bäumer izena du bere oroitzapenean.

 
Berlin-Westendeko Heerstraße hilerrian Helene Langeri omenaldia egiteko hilobia, Gertrud Bäumerren omenez egina.
 
Gertrud Bäumer kalea, Hannover
 
Gertrud Bäumer eskola

Omenaldiak aldatu

  • 'In memoriam' inskripzio batek omenaldia egiten dio Gertrud Bäumerri Berlingo estatuaren ohorezko hilobiaren monumentuan, Helene Langerentzat, Berlin-Westendeko Heerstraße hilerrian.[32]
  • Alemanian zehar dauden kale ugarik ere badute izena, adibidez, jaioterrian, Hagen-Hohenlimburgen, baina baita Munichen, Wiesbaden, Lünen, Tubinga eta Troisdorfen ere.
  • Gertrud Bäumerren erretratua duen zigilua Deutsche Bundespostek eman zuen 1974an. Gainera, Ratisbonako Burgweinting-Harting barrutiko kale bati izena eman zitzaion.

Gertrud Bäumer izena eskola askori eman zaio, besteak beste:

  • Gertrud-Bäumer Institutua (GBG), Remscheid-en
  • Gertrud-Bäumer lanbide heziketako eskola, Duisburgon
  • Gertrud-Bäumer lanbide heziketako eskola (Märkischer barrutia), Lüdenscheid eta Plettenbergen
  • Gertrud-Bäumer eskola, Bielefelden
  • Gertrud-Bäumer eskola praktikoa, Bonnen
  • Gertrud-Bäumer eskola, Essenen
  • Gertrud-Bäumer eskola praktikoa, Gelsenkirchenen
  • Gertrud-Bäumer eskola praktikoa, Dortmunden
  • Karlsruheko Gertrud-Bäumer eskola, gaur egun Elisabeth-Selbert eskolaren parte dena.
  • Municheko Gertrud-Bäumer Lehen Hezkuntzako eskola

Obrak aldatu

  • Handbuch der Frauenbewegung. Teil I und II (Ed. con Helene Lange). Moeser, Berlín 1901. Digitalisat.
  • Die hoeheren Lehranstalten und das Maedchenschulwesen im Deutschen Reich (con Conrad Rethwisch y Rudolf Lehmann). Asher, Berlín 1904.
  • Geschichte der Gymnasialkurse für Frauen zu Berlin. Moeser, Berlín 1906.
  • Von der Kinderseele. Voigtländers Verlag, Leipzig 1908, Lili Droescher-rekin batera.
  • Frauenbewegung und Sexualethik. Beiträge zur modernen Ehekritik. Salzer, Heilbronn 1909.
  • Die soziale Idee in den Weltanschauungen des 19. Jahrhunderts. Die Grundzüge der modernen Sozialphilosophie. Salzer, Heilbronn 1910.
  • Die Frau und das geistige Leben. C.F. Amelangs Verlag, Leipzig 1911 (→ Zusammenfassung der enthaltenen Darstellung Elisabeth Siewerts.)
  • Der Deutsche Frauenkongreß. Sämtliche Vorträge (Ed.), Teubner, Leipzig 1912.
  • Die Frau in Volkswirtschaft und Staatsleben der Gegenwart. DVA, Stuttgart/Berlín 1914.
  • Studien über Frauen. Herbig, Berlin 1921.
  • Die seelische Krisis. Herbig, Berlin 1924.
  • Grundlagen demokratischer Politik, G. Braun, Karlsruhe 1928.
  • Deutsche Schulpolitik, G. Braun, Karlsruhe 1928.
  • Heimatchronik während des Weltkrieges. Quelle & Meyer, Leipzig 1930.
  • Sinn und Formen geistiger Führung. Herbig, Berlín 1930.
  • Neuer Humanismus. Quelle & Meyer, Leipzig 1930.
  • Lebensweg durch eine Zeitenwende. Wunderlich, Tubinga 1933.
  • Männer und Frauen im geistigen Werden des deutschen Volkes. Wunderlich, Tubinga 1934.
  • Adelheid – Mutter der Königreiche. Wunderlich, Tubinga 1936.
  • Der Park – Geschichte eines Sommers. Herbig, Berlín 1937.
  • Wolfram von Eschenbach. Cotta, Stuttgart 1938.
  • Der Berg des Königs – Das Epos des langobardischen Volkes. Bruckmann, Múnich 1938.
  • Die Macht der Liebe – Der Weg des Dante Alighieri. Bruckmann, Múnich 1941.
  • Das Antlitz der Mutter. 32 Abbildungen, davon 4 Farbtafeln. Mit einer Einleitung von Gertrud Bäumer, Genius Verlag, Berlín 1941.
  • Der ritterliche Mensch – Die Naumburger Stifterfiguren in 16 Farbaufnahmen von Walter Hege. F. A. Herbig Verlagsbuchhandlung Deutscher Kunstverlag, Berlín o.J (1941).
  • Eine Woche im Mai – Sieben Tage des jungen Goethe. Wunderlich, Tubinga 1944.
  • Frau Rath Goethe – Die Weisheit der Mutter. Wunderlich, Tubinga 1949.
  • Die drei göttlichen Komödien des Abendlandes. Wolframs Parsifal. Dantes Divina Commedia. Goethes Faust. Regensberg, Münster 1949.
  • Ricarda Huch. Wunderlich, Tubinga 1949.
  • Otto I. und Adelheid. Wunderlich, Tubinga 1951.
  • Das königliche Haupt. Eine Erzählung. Wunderlich, Tubinga 1951.
  • Im Licht der Erinnerung. Wunderlich, Tubinga 1953 (Autobiografia).
  • Des Lebens wie der Liebe Band. Briefe. Editado por Emmy Beckmann, Wunderlich, Tubinga 1956.
  • Bildnis der Liebenden – Gestalt und Wandel der Frau. Wunderlich, Tubinga 1958 (El destino de figuras femeninas significativas – desde Heloise y Vittoria Colonna hasta Lou Andreas-Salomé y Eleonora Duse). Digitalisat.
  • Eleonora Duse'.' Wunderlich, Tubinga 1958 (Retrato de la actriz italiana a la que Bäumer conocía personalmente).

Literatura sobre Gertrud Bäumer[aldatu iturburu kodea | aldatu] aldatu

  • Marie Luise Bach: Gertrud Bäumer. Biographische Daten und Texte zu einem Persönlichkeitsbild. Mit einem Vorwort von Line Kossolapow. Deutscher Studien Verlag, Weinheim 1989.
  • Manfred Berger: Wer war... Gertrud Bäumer? Sozialmagazin 2001. 7 - 8 liburuxkak, 6 - 9 or.
  • Maximilian Buchka: Bäumer, Gertrud. Hugo Maier (Ed.): Who is who der Sozialen Arbeit. Lambertus, Friburgo de Brisgobia 1998. 64 - 68 or.
  • Ingeborg Drewitz: Gertrud Bäumer (1873–1954). En: Hans Jürgen Schultz (Hrsg.): Frauen. Porträts aus zwei Jahrhunderten. Kreuz Verlag, Stuttgart 1987.
  • Orla Maria Fels: Die deutsche bürgerliche Frauenbewegung als juristisches Phänomen dargestellt an der Erscheinung Gertrud Bäumers. Photodruck, Stuttgart 1959.
  • Margit Göttert: Macht und Eros: Frauenbeziehungen und weibliche Kultur um 1900 – eine neue Perspektive auf Helene Lange und Gertrud Bäumer. Ulrike Helmer, Frankfurt/M. 2000.
  • Caroline Hopf, Eva Matthes (Ed.): Helene Lange und Gertrud Bäumer. Ihr Engagement für die Frauen- und Mädchenbildung. Kommentierte Texte. Verlag Julius Klinkhardt, Bad Heilbrunn 2001.
  • Caroline Hopf, Eva Matthes (Ed.): Helene Lange und Gertrud Bäumer. Ihr Beitrag zum Erziehungs- und Bildungsdiskurs vom Wilhelminischen Kaiserreich bis in die NS-Zeit. Kommentierte Texte. Verlag Julius Klinkhardt, Bad Heilbrunn 2003.
  • Susanne Maurer, Wolfgang Schröer: „Ich kreise um …“ Die Bildungstheorie der Mitte am Beispiel Gertrud Bäumer. En: Liegle, Treptow (Ed.): Welten der Bildung in der Pädagogik der frühen Kindheit und in der Sozialpädagogik. Lambertus, Friburgo de Brisgobia 2002.
  • Ulrike Prokop: Die Sehnsucht nach der Volkseinheit. Zum Konservativismus der bürgerlichen Frauenbewegung vor 1933. En: Gabriele Dietze (Ed.): Die Überwindung der Sprachlosigkeit: Texte aus der neuen Frauenbewegung. Luchterhand, Darmstadt 1979.
  • Ulrike Prokop: Elemente des weiblichen Autoritarismus. Die Sehnsucht nach der „Volksgemeinschaft“ in der bürgerlichen Frauenbewegung vor 1933. En: Christel Eckhart, Dagmar Henze (Ed.): Sackgassen der Selbstbehauptung. Feministische Analysen zu Rechtsradikalismus und Gewalt. Jenior & Pressler, Kassel 1995.
  • Angelika Schaser: Helene Lange und Gertrud Bäumer. Eine politische Lebensgemeinschaft. 2. argitalpen bispasatua eta luzatua, Böhlau, Köln y otros 2010. {{ISBN|978-3-412-09100-2}}.
  • Angelika Schaser: Bäumer, Gertrud. En: Franklin Kopitzsch, Dirk Brietzke (Ed.): Hamburgische Biografie. Band 5. Wallstein, Gotinga 2010, {{ISBN|978-3-8353-0640-0}}, S. 35–37.
  • Gabriele Starke: Das frauenpolitische Wirken Gertrud Bäumers 1910 - 1933. Dissertation der Fakultät für Philosophie und Geschichtswissenschaft, Leipzig 1993.
  • Kurt Tucholsky alias Ignaz Wrobel: Old Bäumerhand, der Schrecken der Demokratie. Kommentar zur Einführung des Gesetzes zur Bewahrung der Jugend vor Schund- und Schmutzschriften. En: Die Weltbühne, 1926.12.14, 50. 916 or.
  • Marianne Weber: Vom Gestern zum Morgen. Eine Gabe für Gertrud Bäumer. Hans Bott, Berlín 1933.
  • Martin Schumacher (Ed.): M.d.R. Die Reichstagsabgeordneten der Weimarer Republik in der Zeit des Nationalsozialismus. Politische Verfolgung, Emigration und Ausbürgerung, 1933–1945. Eine biographische Dokumentation. 3.argitalpen bispasatua eta luzatua. Droste, Düsseldorf 1994, {{ISBN|3-7700-5183-1}}.

Erreferentziak aldatu

  1. Exposición del voto femenino para conmemorar los 100 años del sufragio femenino en el Museo de Historia de Frankfurt del 30 de agosto de 2018 hasta el 20 de enero de 2019.
  2. Albrecht Geck: Schleiermacher als Kirchenpolitiker. Die Auseinandersetzungen um die Reform der Kirchenverfassung in Preußen (1799–1823). En: Unio et Confessio. Volumen 20. Bielefeld, 1996, págs. 221–231 y 261–265.
  3. Gertrud Bäumer: Lebensweg durch eine Zeitenwende. Tübingen, 1933, pág. 101, ISBN 3596237386.
  4. Gertrud Bäumer: Lebensweg durch eine Zeitenwende. Tübingen, 1933, pág. 96.
  5. Ludwig Gerstein: Wie sind wir miteinander verwandt?. München, 1971, pág. 87.
  6. cf. Angelika Schaser: Helene Lange und Gertrud Bäumer. Eine politische Lebensgemeinschaft. 2º edición, revisada y actualizada. Böhlau, Köln, 2010, [[Especial:FuentesDeLibros?isbn=9783412091002|ISBN 978-3-412-09100-2]].
  7. cf. Sabine Hering: Die Kriegsgewinnlerinnen – Praxis und Ideologie der deutschen Frauenbewegung im Ersten Weltkrieg. Pfaffenweiler, 1992, [[Especial:FuentesDeLibros?isbn=9783890853680|ISBN 978-3-890-85368-0]].
  8. Marie Baum: Rückblick auf mein Leben. Heidelberg, 1950, pág. 209 y ss.
  9. Gertrud Bäumer: Lebensweg durch eine Zeitenwende. Tübingen, 1933, pág. 250 y ss.
  10. Resumen biográfico del Museo Histórico Alemán.
  11. Vogel, 1973, pág. 398.
  12. Bundesarchiv Koblenz, NL 1076 Bäumer.
  13. Schumacher 1991, pág. 47.
  14. Vogel 1973, pág. 398.
  15. Marie-Elisabeth Lüders: Fürchte Dich nicht. Politisches und Persönliches aus mehr als 80 Jahren. Colonia y Opladen, 1963, pág. 140 y siguiente, ISBN 978-3-322-98441-8.
  16. Broszat, Frei: 1989, pág. 182 y ss.
  17. Die Hilfe, 1 de noviembre de 1923, pág. 368.
  18. Die Hilfe, 1 de diciembre de 1923, pág. 403.
  19. Die Hilfe, 5 de marzo de 1932, pág. 221.
  20. a b Die Hilfe, 20 de septiembre de 1930, pág. 937.
  21. Die Hilfe, 26 de marzo de 1932, pág. 309.
  22. Die Hilfe, 18 de junio de 1932, pág. 578.
  23. Die Hilfe, 18 de junio de 1932, pág. 579.
  24. Die Hilfe, 20 de septiembre de 1930, pág. 938.
  25. Die Hilfe, 1 de junio de 1929, pág. 268 y ss.
  26. Die Hilfe, 15 de Agosto de 1924, pág. 267.
  27. Die Hilfe, 15 de agosto de 1924, pág. 266.
  28. Die Hilfe, 15 de agosto de 1924, pág. 268 y siguiente.
  29. Die Hilfe, 18 de octubre de 1930, pág. 1033.
  30. Die Hilfe, 16 de julio de 1932, pág. 676.
  31. Angelika Schaser: Helene Lange und Gertrud Bäumer. Eine politische Lebensgemeinschaft. 2º edición, revisada y actualizada, Böhlau, Köln y otros, 2010, {{ISBN|978-3-412-09100-2}}, págs. 268–284.
  32. Hans-Jürgen Mende: Lexikon Berliner Begräbnisstätten. Pharus-Plan, Berlín, 2018, [[Especial:FuentesDeLibros?isbn=9783865142061|ISBN 978-3-86514-206-1]]. pág. 483.

Kanpo estekak aldatu