Gerronema nitriolens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Gerronema nitriolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaGerronema
Espeziea Gerronema nitriolens

Sinonimoa: Clitocybe nitriolens.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zilbor bereizgarriarekin eta ertz inkurbatuarekin, pixka bat ildaskatua; arre-horixka kolorekoa.

Orriak: Erabat dekurrenteak, kapelaren antzeko kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 cm inguruko garaierakoa eta 0,8 cm inguruko lodierakoa, pixka bat konprimitua, elastikoa, antzeko kolorekoa, orrien azpiko eremu batean zuntzexka zuriekin eta oinarrian tomentu zuriarekin.

Haragia: Haragitsua du kapela, baina txikia da, eta haritsua oinean. Gas nitrosoaren usainarekin.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Koniferoen azpian, Alpeetan.

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 140 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu