Genie Espinosa

artista, ilustratzailea,margolaria

Genie Espinosa (Bartzelona, Katalunia, 1984ko otsailaren 20a) artista da, marrazkilaria eta ilustratzailea. Bere lanen ardatzetako bat feminismoa da.[1]

Genie Espinosa

Bizitza
JaiotzaBartzelona1984ko otsailaren 20a (40 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta margolaria
Jasotako sariak

Twitter: geniespinosa Instagram: geniespinosa Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ilustrazio eta diseinu grafikoko heziketa-zikloak ikasi zituen Badalonan, baina bietako batek ere ez zion asko lagundu lan-munduan. Hamar urtez diseinatzaile grafiko lanetan aritu ondoren, dena utzi eta Bristolera joan zen, bizitza han irabaz zitekeen ikustera. Ingalaterran konturatu zen, hala ere, gehien gustatzen zitzaionetik bizitzea lor zezakeela: ilustrazioa.[2]

 
Genie Espinosa, lanean

Ilustratzaile ibilbidea aldatu

Hasieran haurrentzako ilustrazioak egiten zituen, editorearen edo arte zuzendariaren argibideak jarraituz. Ondoren, aniztasuna islatzeko asmoa sortu zitzaion, beste kolektibo batzuei ahotsa emateko premia eta helduentzako ilustrazioak egitera jo zuen, bere lengoaia esploratzen, eta interesatzen zitzaizkion arloez hizketan.[3] Genieren aipua:

Nire marrazkien bidez, eremu seguruak sortu nahi ditut pertsona ez-normatiboentzat, ez-bitarrentzat, gurpildun aulkian doazenentzat, emakumeentzat.

Ilustratzaile freelancea da. Bere erreferente handienetako bat Helen Dardik da, Kanadan bizi den ilustratzailea. Leo Espinosa, Utahn bizi den ilustratzaile kolonbiarra ere hortxe dago. Harekin pertsonalki ikasteko zortea izan zuen. Disneyko jendea, hala nola Mary Blair edo Alice & Martin Provensen ilustratzaileak, erreferente handiak dira Genierentzat. Bob Staake eta Marc Boutavant ezin dira ahaztu. Gainera, bere inguruan komiki-marrazkilariak eta ilustratzaileak ditu, hala nola Natacha Bustos, Clara Soriano eta Ana Oncina.[2]

Lanak aldatu

  • 2021ean Hoops eleberri grafikoa argitaratu zuen.[4][5]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Aristondo, Amaia Igartua. ««Toki seguruak sortu nahi ditut irudiekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  2. a b «Genie Espinosa» www.revistazotea.com 2021-05-31 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  3. «Genie Espinosa: «Mis personajes ocupan un espacio que creo que muchas veces nos ha sido negado»» Gràffica 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  4. cómics, 13 millones de naves, revista de. Entrevista a Genie Espinosa | 13 millones de naves. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  5. Entrevista a Genie Espinosa. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  6. Genie Espinosa, Premio 'El Ojo Crítico' de Cómic 2021. 2021-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).

Kanpo estekak aldatu