Gaztea pikotxean (italieraz: Ragazzo accovacciato edo Giovane accosciato) eskultura bat da, agian Michelangelok egina. 1530 eta 1534 artean egina, 1785az geroztik San Petersburgoko (Errusia) Hermitage museoan dago. Estiloa Pizkundekoa da.

'Gaztea pikotxean
Ragazzo accovacciato'
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1530
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak54 (altuera) cm
Genero artistikoabiluzia
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa

Deskribapena aldatu

Eskultura nahiko txikia da, 54 zentimetrokoa, eta gazte bat biluzik erakusten du. Gaztea bere gainez makurtuta dago, agian oinean duen arantza bat kentzeko asmoz. Eskultura ez dago erabat bukatuta baina aurpegiaren ezaugarriak, ilea eta gorputzaren formak nabariak dira.

Historia aldatu

Eskultura hau Medici familiaren eskuetan egon zen eta, ondoren, Lyde John Browne bankari ingelesak erosi zuen; Browne Katalina II.a Errusiakoa tsarinak bere bildumarako artelanak erosteko izendatua zegoen.

XX. mendea arte, artelana ez zaio Michelangelori egotzi. Egiletza hori baieztatzeko, ezinbestekoa izan zen Anny E. Popp ikerlariaren lana; Poppek, 1923an, eskultura Londreseko British Museumen gordetzen diren marrazki batekin lotu zuen: bi irudiak antzekoak dira.[1]

Medici familiaren proiektua aldatu

Londresen aurkitutako marrazkiak Florentziako San Lorentzo basilikaren sakristia berriaren proiektuarena ziren. Eliza horretan Medici familiaren hilobiak daude. Aipatutako diseinuan bi irudi pikotxan ikusten dira, hilobi batean bi horma hobietan; horietako batek Gaztea pikotxean lanaren itxura osoa du. Medici hilobien inguruko lanak 1524an hasi ziren eta lan hau 1530 eta 1534 artean egin zen. 1534an Michelangelo Erromatik alde egin zuen eta eskultura sakristiaren lurrean geldituko zen.

Esanahia aldatu

Ez dago garbi. Dirudienez lana Medici familiaren hilobirako prestatzen ari zen eta logikoena da zentzu alegorikoa izan behar lukeela pentsatzea. Horren arabera hipotesi desberdinak erabili izan dira: jaio gabeko arima bat izan daiteke, hilobiaren linboan jartzeko, edo, bestetik, heriotzaren izpiritua.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu