British Museum

National museum with archaeological collection

British Museum (euskaraz: «Britainiar Museoa») Londres eta Erresuma Batuko museorik handiena da, bai eta munduko ospetsuenetarikoa ere. 1759ko urtarrilaren 15ean ateak ireki zituenez planetako museorik zaharrena da. Ordutik zabalkuntza prozesu asko izan ditu eta ia 7 milioi bisitari izatera heldu da. Munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena.

British Museum
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden
Koordenatuak51°31′10″N 0°07′37″W / 51.5194°N 0.1269°W / 51.5194; -0.1269
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1753
Inaugurazioa1759
ZuzendariaHartwig Fischer (en) Itzuli
Neil MacGregor (en) Itzuli
Suzanna Taverne (en) Itzuli
Gowin Knight (en) Itzuli
Matthew Maty (en) Itzuli
Charles Morton (en) Itzuli
Joseph Planta (en) Itzuli
Henry Ellis (en) Itzuli
Antonio Panizzi
John Winter Jones (en) Itzuli
Edward Augustus Bond
Edward Maunde Thompson
Frederic G. Kenyon (en) Itzuli
George Francis Hill (en) Itzuli
John Forsdyke (en) Itzuli
T. D. Kendrick (en) Itzuli
Frank Francis (en) Itzuli
John Wolfenden
Basil Gray (en) Itzuli
John Pope-Hennessy (en) Itzuli
David M. Wilson (en) Itzuli
Robert G. W. Anderson (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRobert Smirke (en) Itzuli
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Ondare Ingelesa1130404
Objetu kopurua8.000.000 item (en) Itzuli
Irekiera egunakegunero
Itxita: Abenduaren 24, Abenduaren 25, Abenduaren 26, urtarrilaren 1
Bisitariak urtean5.906.716
Kontaktua
HelbideaGreat Russell St, Bloomsbury, London WC1B 3DG, UK
Telefonoatel:+44 (0)20 7323 8000
Webgune ofiziala
Elisabet II.aren Atrio Handia.
Errege liburutegia.

Kontinente guztietatik jasotako zortzi milioi objektu baino gehiago ditu. Horietariko asko eta asko ez dira erakusten, birgaitze edo berrikuntza prozesuetan baitaude. Horrez gain, Liburutegi Britainiarreko irakurketa gelarik handiena ere badu museoak, 1997arte hor egon baitzen kokatua aipatutako liburutegia. Gaur egun, liburutegi honek badu bere egoitza propioa. Gauza bera aipatu beharra dago Londresko Historia Naturalaren Museoari buruz, 1963tik beste eraikin baten baitago.

Munduko bildumarik aipagarrienetakoa du. Arte egiptoarrari buruzko bilduma munduko nabarmenena da, Kairoko Museo Egiptoarraren ostean, beti ere. Museoko sarrera doan da, baita bestelako zerbitzuak ere.

Kokapena aldatu

Londres erdialdean kokaturik dago, Camden udalerriko Bloomsbury auzoan.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Irlandan jaiotako Hans Sloane (1660-1753) fisiko eta naturalista britainiarrak bizitzan zehar bitxikeria ugari eskuratu zituen eta bera hil ondoren bilduma zatituko zenaren beldur zenez Jurgi II.a erregeari 20.000 liberatan saldu zizkion. Ordurako mota guztietako 71.000 objektu bazituen Sloanek, tartean 40.000 liburu, 7.000 eskuizkribu, landare lehortuen 337 album eta antzinako erresumetako altxor ugari.

Sloane hil zenean Jurgi II.ak parlamentuaren oniritziz British Museum eratu zuen. Sloanek utzitakoari bi liburu bilduma gehitu zizkion, Robert Cottonena (Cottondar Liburutegia), eta Oxfordeko Earlena (Harleiar Liburutegia). 1757an liburutegi biek bat egin zuten, Errege Liburutegia eratzeko. British Museum munduko lehena izan zen Elizarena edo erregerena ez zena; publikoarentzako doan ezarri zen, beraz.

Bilduma berriak aldatu

Hurrengo urteetan objektuen kopurua handitzeari ekin zion. Horretan lagundu zuten James Cookek hegoaldeko itsasoetako bidaietatik ekarritako elementu bitxiek, Clayton Mordaunt Cracheroderen marrazkiek eta bereziki William Hamilton Erresuma Batuak Napolesen zuen enbaxadoreak ekarritako erromatar eta greziarren objektu bildumak.

1801ean britainiarrek frantsesak Niloko borrokan garaitu zituztenean Egiptoko eskultura ugari ekarri zituzten eta denen artean modu berezian aurkeztu ziren Rosetta harria (1802an) eta Ramses II.aren soingaina (1818an). Ondoren etorriko ziren Asia txikiko hilobi eta mausoleoak (1840an) eta Asiriako eskulturak (1857an).

Ordura arte urruneko lurraldeetan zentratu zen baina 1851ean Augustus Wollaston Franksek Ingalaterra eta Europako historiaurreko eta Erdi Aroko objektuak eskuratu zituen museoarentzako.

Eraikina aldatu

Hasierako museoa Montagu jauregian ezarri zen baina txiki gelditu zen eta 1852an eraikin berria altxatu zen Robert Smirkek estilo neoklasikoan diseinatu zuena. 1857an bukatu ziren lanak erdiko gela zirkularra amaitzean. Sarrerako frontoian Richard Westmacott eskultore britainiarraren eskultura multzoa ezarri zen. Dena den hainbeste ziren museoak eskuraturiko erakusgaiak tokirik gabe gelditu zirela eta 1887an pieza naturalak Historia Naturalaren Museora eramatea erabaki zuten. 1895ean museoaren inguruko 69 etxe eskuratu zituzten eraitsi eta museoaren gehigarriak altxatzeko.

2000 urtean Elisabet II.aren Atrio handia eraiki zuen Norman Fosterrek, Europako enparantza estali handiena da. Atrioaren erdian Liburutegi Britainiarra dago.

Mintegiak aldatu

Hamar mintegik osatzen dute museoa:

  • Historiaurreko mintegia
  • Mintegi erromatar-britainiarra
  • Erdi Aroko mintegia
  • Txanpon eta dominen mintegia
  • Ejiptoko mintegia
  • Etnografia mintegia
  • Erromatar eta greziar objetuen mintegia
  • Ekialdeko mintegia: Islamaren herrialdeak eta Txina bereziki
  • Aintzinako Asiako mintegia
  • Kontserbazio mintegia

Bilduma aipagarriak aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Great Russell Street, Londres WC1B 3DG
  • Museoaren ordutegia: larunbatetik ostegunera 10:00-17:30, ostiraletan 10:00-20:30
  • Atrio Handiaren ordutegia: larunbatetik ostegunera 9:00-18:00, ostiraletan 9:00-20:30
  • Metro geltokia:     Tottenham Court Road

Kanpo estekak aldatu