Gaston Eyskens
Gaston François Marie Eyskens (Lier, Anberes, 1905eko apirilaren 1a - Lovaina, 1988ko urtarrilaren 3a) belgikar politikaria izan zen.
Bizitza aldatu
Lovainako unibertsitateko irakasle, diputatu demokrata-kristaua eta Finantza ministroa izan zen. 1958an, Kongo Belgikarraren burujabetasunaren auziari egin behar izan zion aurre, eta parlamentua desegin zuen hiru urte geroago. Lehen Ministroa zela 1968-1972 bitartean, flandriarren eta valoniaren arteko gatazka konpondu nahi izan zuen deszentralizazioa eta autonomia bultzatuz, baina huts egin zuen, eta bere kargutik kendu zuten.
Idazlanak aldatu
Ekonomiari buruzko obrak idatzi zituen: New Yorkeko portuaren eragin ekonomikoa (1929) eta Kongo belgikarraren ekonomia egoera (1934).
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |