Gartza taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Gernikan, Bizkaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.

Arauak aldatu

"Gartzan" batez ere neguan, eliz arkupeko lauzen gainean jokatzen zen.

Joko honetarako lurrean lauki bat marrazten zen eta horren erdian jolaskideek ekarritako txanponak jartzen ziren bata bestearen gaineran. "Gartza" izeneko laukitik arrasto bat egiten zen eta bertatik jokalariek , banak, beren txanpona botatzen zuten, "gartzaren" marretakoren baten gainean kokatzeko asmoarekin, edo bestela kanpoaldetik ahalik eta hurbilen . Irabazlean ematen zion hasiera jokoari eta txakurrandia hobekien botatakoak hurrenez hurren. Jokoan hasteko aipatu den arrastotik txanpona botatzen erdiko mordora. Txanponak "gartza" pasatzen bazuen, bertakoak ukitu gabe, tiraldiak ez zuen balio eta hurrengoan ematen zitzaion txanda. Botatako txanpona ez bazen, aldiz, "gartza"tik ateratzen, txanpon piloan geratzen zen, laukitik atera zitzakeenekin batera. Botatako txanponarekin batera mordotik bat edo gehiago "gartza"tik ateraz gero, tiratzailea horiez guztiez jabetzen zen eta berriro tiratzea egokitzen zitzaion. Jokalari guztiak pasa ondoren laukiaren erdian txanponik geratzen bazenm nork bere txakurrandia jarri eta berriro jokoan hasten ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu