Gartxot

Itzaltzuko bardoa

Gartxot, (Itzaltzu, Zaraitzu, XI. mendea - Itzaltzu, 1110) Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen. Gartxoten bizitza eta heriotza ahozko tradizioaren bidez transmititu zen.

Gartxot

Bizitza
JaiotzaItzaltzuXI. mendea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaItzaltzu, 1110
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta Koblakaria

Biografia laburra aldatu

XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abade-etxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abade-etxetik Itzaltzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan[1][2] eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.[1]

Gaur egungo aipamenak aldatu

Arturo Kanpion, XIX. mendean sortu zen nafar idazleak ezagutarazi zuen bere El bardo de Itzaltzu lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako Altabizkar/Itzaltzuko bardoari diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an Gartxot komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera. 2011ko azaroan Gartxot, konkista aitzineko konkista helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Elkorreta (1.313 m) y la cueva de Gartxot» navarrincon.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Sendero de Gartxot - Izalzu» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).

Kanpo loturak aldatu