Galerina sphagnorum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke, genero osoa bezala.

Galerina sphagnorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina sphagnorum
Kühner, 1935

Sinonimoa: Galerina sphagnum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik hemisferikora, ertz ildaskatuak, erdigune loditua. Kapelaren azala higrofanoa, lehorra, ilerik gabea, hori-okre kolorekoa, edo marroi-urre kolorekoa, gaztetan fibrila zurixkekin.

Orriak: Koska batez adnatu-dekurrenteak, zuri-hori kolorekoak, espora-jalkinaren ondoren marroi-okre kolorekoak bihurtzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso luzea, 5 eta 7,5 cm bitarteko garaietakoa, lehorra, ez oso iletsua, elastikoa, kapelaren azalaren kolorekoa, baina oinarri ilunagoarekin. Oinarriko mizelioa zuria. Gutxi ikusten den eraztun eremuarekin.

Haragia: Arre kolorekoa, ez da kolorez aldatzen ebakitzean, usaingabea. Espora-jalkina marroi-herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena. Galerina hitzak, kupula gisa erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik. Sphagnum epitetoak, goroldiotan esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Atkinsoniana aldaera tipoa, habitat gehiagotan hazten da: zelai goroldiotsuetan, likena dagoen koniferoen eta Picea basoetako zur usteletan, lurzoru hareatsu, lehor eta azidoetako hostogalkorretan etab.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan (uztailean batez ere). Sphagnum generoko goroldioetan, zohikaztegietan, zingiretan. Mendi garaietan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Europa, Errusia, Islandia, Svalbard, Japonia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Galerina sphagnorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu