Galerina pumila Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Galerina pumila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina pumila
Singer, 1961

Sinonimoa: Galerina mycenopsis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, sakon ildaskatua, okre-horixka kolorekoa erdigunea arre-orein kolorekoarekin, zimeltzean krema-okre antzeko kolorea hartzen du.

Orriak: Oso zabal, erdian zabalagoak eta ia libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, kolore berekoa, zetaduna, errezelaren hondarrekin (zurixka).

Haragia: Zurbila, usaingabea.[2]

Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena. Galerina hitzak, kupula gisa, erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik. Pumilus epitetoa, nanoa, txikia, pigmeoa, esan nahi duen "pumilus" hitzetik. Beste espezie batzuekin alderatuta txikia delako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Zelai eta larre goroldiotsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia , Hegoaldeko Georgiak, Australia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Galerina pumila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu