Freaky Friday (2003ko filma)
Freaky Friday (euskaraz Ostiral Frikia), 2003ko Mark Waters estatubatuarrak zuzendutako fantasiazko komedia film bat da. 1976ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere Mary Rodgers idazlearen 1972ko izenburu berdineko eleberrian oinarrituak. Jamie Lee Curtis, Lindsay Lohan, Harold Gould, Chad Michael Murray eta Mark Harmon aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
AEB, Los Angeles, Tess Coleman (Jamie Lee Curtis) doktorea eta Anna (Lindsay Lohan) hamabost urteko alaba nerabeak gustu ezberdinak dituzte. Annak bere amak haren musikazaletasuna ez babestea ulertzen ez duenen bitartean, berriz ezkontzekotan den Tess alargunak bere buruari alaba Ryan Volvo (Mark Harmon) senargaiarekin desatsegina izatearen arrazoia zein ote den galdetzen dio. Egun batez, txinatar fortunaren galletatxo batzuk ama-alaben bizitzak aladatuko dituzte: biharamunean, Tess eta Annak bata bestean gorpuztuak esnatuko dira. Piskanaka-piskanaka, batak bestearen ikuspuntua ulertzen hasiko dira, baina beren jatorrizko gorputzetara itzultzeko modua topatu beharko dute, Tessen ezkontza egun gutxitara ospatzea baidoa.
Aktoreak aldatu
- Jamie Lee Curtis: Tess Coleman doktorea
- Lindsay Lohan: Anna Coleman
- Harold Gould: Aitona Alan
- Chad Michael Murray: Jake
- Mark Harmon: Ryan Volvo
- Stephen Tobolowsky: Elton Bates jauna
- Ryan Malgarini: Harry Coleman
- Christina Vidal: Maddie
- Haley Hudson: Peg
- Rosalind Chao: Pei-Pei
- Lucille Soong: Pei-Peiren ama
- Julie Gonzalo: Stacey Hinkhouse
- Willie Garson: Evan
- Dina Waters: Dottie Robertson
- Cayden Boyd: Joe
- Christopher Guest: Coleman jauna
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)