Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioa

Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioa Frantziaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1982an jokatu zuen aurreneko partida eta ordutik emaitza bikainak erdietsi ditu; sei aldiz lortu du hirugarren postua Munduko Errugbi Kopan, eta sei aldiz irabazi Sei Nazioen Txapelketa.

Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioa
IzengoitiaLes Bleues
ElkarteaFédération française de rugby
HautatzaileaGaëlle Mignot & David Ortiz
KapitainaGaëlle Hermet
Partida gehienLaëtitia Salles (92)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Frantzia Frantzia 4-0 Herbehereak Herbehereak
1982ko apirilak 13
Garaipenik handiena
Frantzia Frantzia 99-0 Japonia Japonia
1994ko apirilak 17
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 109-0 Frantzia Frantzia
1996ko irailak 14
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak9 (aurrenekoa 1991ean)
Posturik onena3.a (1991, 1994, 2002, 2006, 2014, 2017)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak24
Posturik onena6 garaipen (5 Slam Nagusi)

Historia aldatu

Emakumezkoen arteko aurreneko partidak 1890eko hamarkadan jokatu ziren Frantzian. 1920ko hamarkadan "barette" izeneko errugbiaren aldaera oso arrakastatsua izan zen, baina 1930erako kirol hori desagertu zen. 1965ean, Touluse eta Lyongo emakume ikasle batzuek errugbi partida bat antolatu zuten, munduko gosea amaitzeko karitatezko ekintza gisa. Arrakasta handia izan zuenez, 1969an Errugbi elkartea sortu zen eta lehiaketak abiatu, garaiko gobernuaren eta federazioaren iritzien aurka. 1982an jokatu zuen aurreneko partida selekzioak.

 
Frantziako selekzioa 2014an

Palmaresa aldatu

Munduko Kopa aldatu

Munduko Errugbi Kopa
Urtea Postua J I B G AT KT
  1991 3.a 3 2 0 1 99 13
  1994 3.a 5 4 0 1 240 26
  1998 8.a 5 2 0 3 52 68
  2002 3.a 4 3 0 1 93 58
  2006 3.a 5 3 0 2 102 85
  2010 4.a 5 3 0 2 70 91
  2014 3.a 5 4 0 1 139 42
  2017 3.a 5 4 0 1 175 62
  2021 3.a 6 4 0 2 190 46
  2025 Sailkatua
  2029
  2033
Guztira 3.a 43 29 0 14 1160 491
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena Txapelketaren egoitza

Sei Nazioen Txapelketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»
 
Ingalaterra
 
Frantzia
 
Irlanda
 
Italia
 
Eskozia
 
Espainia
 
Gales
Parte hartzeak 27 24 25 16 27 7 27
Garaipenak 18 6 2 0 1 0 0
Slam Nagusiak 16 5 1 0 1 0 0
Koroa Hirukoitzak 22 - 2 - 1 - 1
Zurezko koilarak 0 0 5 3 9 2 6
  • Irabazlea (6): 2002, 2004, 2005, 2014, 2016, 2018
  • Slam Nagusia (5): 2002, 2004, 2005, 2014, 2018

Europako Errugbi Kopa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa»
    • Irabazlea (5): 1988, 1996, 1999, 2000, 2004
    • Finalista (4): 1995, 2003, 2007, 2012

Kanpo estekak aldatu