Grand Slam (errugbia)

Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».

Grand Slam (euskaraz: Slam Nagusia; frantsesez: Le Grand Chelem; galeseraz: Y Gamp Lawn; irlanderaz: Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoko sari bat da, partida guztiak irabazten dituenari ematen zaiona. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa. Urtero ez da lortzen Grand Slama irabaztea.

Slam Nagusia
Grand Slam
Sorrera 1908
Taldeak Ingalaterra (13)
Gales (12)
Frantzia (10)
Irlanda (4)
Eskozia (3)
Txapelduna Irlanda (2023)
Ingalaterra eta Gales dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Historia aldatu

Frantziako selekzioa 1911n Home Nations taldeei (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) gehitu zitzaienean jarri zen abian. Aurrez 1908an eta 1909an Frantziaren aurkako partidak ere jokatu ziren, ofizialak izan ez arren, eta beraz urte haietan Galesek lorturiko Grand Slamak ere kontatzen dira.

Bi Grand Slam jarraian irabazteak esan nahi du joaneko eta bueltako partida guztiak irabaztea, urte bakoitzean itzuli bakarra jokatzen baita. Hori gutxitan gertatu da; Galesek 1908–1909an, Ingalaterrak 1913–1914an, 1923–1924an eta 1991–1992an eta Frantziak 1997–1998an.

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Oharrak
Home Nations
1908   Gales
1909   Gales Bigarrena jarraian
Bost Nazioen Txapelketa
1911   Gales
1913   Ingalaterra
1914   Ingalaterra Bigarrena jarraian
1915–
1919
Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
1921   Ingalaterra
1923   Ingalaterra
1924   Ingalaterra Bigarrena jarraian
1925   Eskozia
1928   Ingalaterra
Home Nations
1933–
1939
Frantziak ez zuen parte hartu
1940–
1946
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
Bost Nazioen Txapelketa
1948   Irlanda
1950   Gales
1952   Gales
1957   Ingalaterra
1968   Frantzia
1971   Gales
1976   Gales
1977   Frantzia
1978   Gales
1980   Ingalaterra
1981   Frantzia
1984   Eskozia
1987   Frantzia
1990   Eskozia
1991   Ingalaterra
1992   Ingalaterra Bigarrena jarraian
1995   Ingalaterra
1997   Frantzia
1998   Frantzia Bigarrena jarraian
Sei Nazioen Txapelketa
2002   Frantzia
2003   Ingalaterra
2004   Frantzia
2005   Gales
2008   Gales
2009   Irlanda
2010   Frantzia
2012   Gales
2016   Ingalaterra
2018   Irlanda
2019   Gales
2022   Frantzia
2023   Irlanda

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Ingalaterra 13 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
  Gales 12 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019
  Frantzia 10 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022
  Irlanda 4 1948, 2009, 2018, 2023
  Eskozia 3 1925, 1984, 1990

Grand Slam Itzuliak aldatu

Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan lortu izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino indartsuagoak baitira.

Taldea Garaipenak Urteak
  Hego Afrika 4 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61
  Zeelanda Berria 4 1978, 2005, 2008, 2010
  Australia 1 1984

Kanpo estekak aldatu