Franciscus Gomarus (Brujas, 1563ko urtarrilaren 30a - Groningen, 1641ko urtarrilaren 11) Flandestar teologoa izan zen, kalbinista sutsua eta Jacobus Arminius-en irakasketen etsai nabarmena. Azken honen liberalismoa gaitzetsiz, predestinazioa Adanen bekatuaren aurretikoa dela irakatsi zuen. Haren tesiak izan ziren irabazle Dordrechteko Sinodo kalbinistan (1618-1619), eta Arminiusen aldekoek erbestera joan behar izan zuten.

Franciscus Gomarus

ministro

1587 -
rector magnificus of Leiden University (en) Itzuli


rector magnificus of the University of Groningen (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBrujas1563ko urtarrilaren 30a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaGroningen1641eko urtarrilaren 11 (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaJean Sturm Gymnasium (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohannes Sturm (en) Itzuli
Franciscus Junius (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Gisbertus Voetius (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)William Whitaker (en) Itzuli
Franciscus Junius (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, katedraduna eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Leidengo Unibertsitatea
Academy of Saumur (en) Itzuli
Groningengo Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea  (1594ko urtarrilaren 25a -  1611ko apirilaren 21a)
Groningengo Unibertsitatea  (1618 -  1641)
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Bere jarraitzaileei gomaristak deritze eta dotrinari gomarismo. Eskolastika protestantea ere deitu izan zaio. [1]

Formakuntza aldatu

Bere gurasoek, protestantismora bihurtu ondoren, Brujasetik Palatinatura migratu zuten 1578an, haien fede berria askatasunez bizi ahal izateko. Semea Estrasburgora bidali zuten Johann Sturm-ekin ikas zezan. Han hiru urte eman eta gero, Neustadt-era joan zen, luteranismoaren jarraitzaile ez izateagatik Heidelbergo Unibertsitatetik kanporatuak izan ziren irakasleekin teologia ikasketak burutzeko.

1582. urte bukaeran, Ingalaterrara abiatu zen. Oxfordeko Unibertsitatean John Rainolds izan zuen irakasle eta, Cambridgeko Unibertsitatean, William Whitaker. 1584an, Cambridgen graduatu zenean, Heidelbergeko Unibertsitatera bueltatu zen, jadanik berrezarria izan zena. Frankfurten, 1587 eta 1593 urteen artean Eliza Erreformatuaren artzain izan zen, jazarpen erlijiosoagatik konkregazioa barreiatua izaten ari zen garaian, hain zuzen ere. 1594an, Leidengo Unibertsitatean teologia irakasle plaza bereganatu baino lehenago, dagoeneko Heidelbergen doktore titulua lortua zeukan.

Gomaristen eta armindarren arteko gatazka aldatu

Modu zuhurrean jardun zen Leiden-en 1603. urtera arte, Jacobus Arminius teologia fakultatera heldu zenean. Gizon berri honen irakaspenak predestinazioaren kontzeptu kalbinistaren aurka aurkezten ziren eta, horren inguruan, arminianismo izeneko eskola zabaltzen hasi zen (1610-etik aurrera, erremonstrante bezala ezagutuko zirenak). Franciscus Gomarus, Kalbinoren jarraitze sutsua izanda, Arminiusen ideien guztiz kontrakoa zen, azken honen proposamena pelagianismo heretikoarekin alderatuz. Arminiusek, bere aldetik, Gomarus manikeistatzat jotzen zuen.

Gomarus eta Johannes Bogermann (1570-1637), geroago Franeker-en teologia irakasle izango zena, Arminiusen maiseatzaile nabarmenenak izan ziren eta gomarista edo kontraerremonstrante izena hartzera pasa ziren. [2]. Bi planteamendu hauen arteko eztabaida infralapsario eta supralapsario ikuspegiena da. [3]

Arminius eta Gomarusen arteko eztabaida publiko aipagarrienetarikoa 1608ko Herbehereetako Estatu Orokorren saio ezberdinetan eman zen. Urte bat geroago, 1609ko saioetan, alderdi bakoitzeko bost ordezkarik (Gomarusek barne) hartu zuten parte debateetan. Arminiusen heriotzarekin (1609), gomaristen aurkaritzaren gainetik, Konrad Vorstius arminidarrak ordezkatu zuen hildakoa bere unibertsitate postuan. Bere desadostasuna adierazteko, Gomarusek dimititu egin zuen, 1611an Middleburgera aldatuz. Han sortu berria zen Illustre Schulen teologia eta hebraiera irakasten jardun zen, Eliza Erreformatuaren sermolairi zen bitartean. Gomaristen haserrea handiagotu zen Leidenen Gomarusen ordez Simon Episkopius armindarra aukeratua izan zenean 1612an.

1614an Saumur Akademian (Frantziako unibertsitatea huganotea) postua eskaini zioten Gomarusi. Han lau urte eman eta gero Groningen-en teologia eta hebraiera irakastera pasa zen bere heriotzera arte (1641). 1643an bere ikasle Samuel Maresiusek (1599-1673) ordezkatu zuen.

1618. urtean, Franciscus Gomarusek oso aipatzeko papera jokatu zuen Dordrechteko Sinodoan, non, gomarista ezberdinen laguntzaz armindar edo erremonstranteentzat zigorra lortu zuen. Mauricio de Nassau estatuderrak gomaristei eskainitako laguntza ezinbestekoa izan zen Monarkia Katolikoaren aurkako guda berriz piztera eraman zuen egoera politiko honen kontestuan. [4]

Tirabira teologikoa aldatu

Funtsean, bi korronteen arteko tirabirak aukeramen askearen arazoan zeukan bere zergatia. Gomaristak bezalako kalbinista ortodoxoek defendatzen zutenaren arabera, Jainkoak, denboraren hasieran, salbatuak izango ziren pertsona gutxi batzuk aukeratu zituen jada, beraz, beste guztiak kondenatuak egongo lirateke. Ikuspegi honek ez die lekurik uzten ez merituei ez aukeramen askeari, izan ere, denok gaude jaiotza aurretik determinatuta. [5] Infralapsario deritzo ere ideia honi, hau da, gizateriaren zigorra Adanen bekatuaren ondorengoa eta ondoriozkoa dela (infra lapsum).

Iritzi honen irrazionalitate eta krudeltasuna ulertezina zen Jacobus Arminius bezalako teologo liberalarentzat. Teologia hau batik-bat bere jarraitzaileek landu zuten bera hil ondoren. Armindarrek predestinazio kalbinista zurrunaren aurka aukeramen askea aldarrikatzen zuten, Jainkoaren grazia irabazi eta galtzearen aukera (hau jarraitzen ez bada) eta bekatuen garbiketa unibertsala. Jainkoak edonor barkatuko du, betiere, bere grazia onartzen bada. Bere ideia nagusien bilduma, bai eta Eliza Estatutik banatzeko eskaria, Remonstrance izeneko dokumentuan aurkeztu zuten 1610ean.

Gomaristen begietan, aukeramen askea defendatzeak Eliza Katolikoaren parean kokatzen zituen armindarrak, katolizismoak ere erabakitzeko askatasuna defendatzen baitu. Honek, armindarrak etsai erlijioso zein politiko kontsideratuak izatea ekarri zuen. [6]

Dordrechteko Sinodoa[7] aldatu

 
Dorteko Sinodoa

Dordrechteko Sinodoa Dordrechten (Herbehereak) burutu zen 1618-1619 urteen artean. Herbehereetako Eliza Erreformatuak deitua, bere xedea arminianismoaren igoerak Herbeheretar Elizetan sortutako tentsio egoerarekin amaitzea zen. Sinodoaren lehen bilera 1618ko azaroaren 13an izan zen eta azkenengoa, 154.a, 1619ko maiatzaren 9an. Gonbidatuak izan ziren, besteen artean, zortzi herrialde ezberdinetako Eliza Erreformatuaren ordezkariak. [8]

Dorteko sinodoa bezala ere ezagutzen da, "Dort" baitzen ingelesek hiri herbeheretarra izendatzeko erabiltzen zuten hitza.

Testuinguru politikoa aldatu

Sinodoaren jardutea azpikeria politikoekin egon zen lotua, Herbehereek Espainako Erreinuaren aurkako gerran izandako Hamabi Urteetako Tregoaren garaian eman baitzen. Jacobus Arminiusen heriotza eta gero, bere jarraitzaleek Joan Kalbinoren irakaspenen aurka jo zuten. Kontrako arrazoi hauek 1610eko Erremonstrazioa (protesta) izeneko dokumentu batean bildu zituzten. Dokumentu honek dotrina armindarrren bost oinarri aurkezten dizkigu: (1)Aukeramen askea, (2)baldintzapeko aukerapena, (3)berrerosketa unibertsala, (4)Izpiritu Santua erefusatzeko aukera eta (5)salbazioa galtzeko aukera. [9]

Armindarrei dotrina faltsua zabaltzea egotzi zitzaien, bai eta Espainiarekin konprometitzeko prest egotea ere. Beraz, arminianismoa ez zen soilik ikusten teologikoki desegoki bezala, traizio politikotik gertu ere kokatzen baitzen: Francis van Aarssensek armindarrak Filipe IV Espainiakoarekin zuzenki lotu zituen. Predestinazioaren inguruko eztabaida bezala sortu zenak, gerra zibilera eraman zezakeen orain, Mauricio de Nassauren hitzetan[5]. Sinodo Nazionalaren prestakuntzari Adriaan Pauwek eman zion hasiera 1618an. Honen aurretik, eztabaida ugari eman ziren bilera nazionala (kontra-erremonstranteek nahi zuten eran) edo Holanda mailan probintziala (erremonstranteek defendatzen zuten moduan) izan behar zenaren inguruan.

Dorteko Kanonak aldatu

Sinodoak armindarren planteamenduen baztertketa eta dotrina Erreformatuaren oinarrien sendotzea ekarri zuen, bost kanonetan bilduta. Dorteko kanonak Kalbinismoaren Bost Puntuak bezala ere ezagutzen dira. Izen honek ez du esan nahi kalbinisoaren erreduzio bezala kontsideratuak izan daitezkeenik, baizik eta armindarren aurka altxatutako argumentuen laburpena direla, berrerosketari dagokionez, Jainkoaren guztizko subiranotasuna defendatzeko.

Ondorioak aldatu

Hamahiru ministro erremonstranteei, Episcopius haien artean, momentuz Dortetik ez ateratzeko ordena inposatu zitzaien. 1619ko maiatzaren 20an, bildu zituzten eta edozein ministro-jardute bertan behara uztera kondenatuak izan ziren, hala nola, predikazioa, kontseilaritza, sakramentuak ematea eta gaixoak bisitatzea. Hare gehiago Episcopiusi erremonstranteen dotrina zabaltzen zuen liburu edo gutunik ez idazteko agindu zitzaion. Erremonstranteek Eliza Erreformatuetan ministro-jarduerak uzteko prest aurkeztu ziren, baina jendeak eskatzen zuen tokietan haien hitza zabaltzeko beharra adierazi zuten.

Uztailak 5ean, Estatuen Asanblada Nagusira deituak izan ziren, han, ministeritza-lanak behin betiko utziko zituztela adierazten zuen dokumentu bat sinatuarazi zieten. Sinatzeari uko egin ziotenez, "bake publikoaren etsai" deklaratu eta Herbehereak uzteko agindua jaso zuten. Hala eta guztiz ere, XVIII. mendean armindarren teologia Ingalatarrera zabaldu eta Eliza Metodologikoarekin egin zuen bat. [10]

Obrak aldatu

Franciscus Gomarusek Itun Zaharraren itzulpena berrikusi zuen nederlanderaz (1633).

Lyra Davidis obran, hilondoan argitaraturikoa, metrika hebrearraren printzipioak azaltzen zituen. Polemikaren bat piztu zuen, Louis Cappelen kritikak jasoz.

Bere idazkien bilduma Amsterdamen argitaratu ziren, orrizko bolumen batean 1645ean.

Argitalpen originalak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. * Brian Armstrong, "Calvinism and the Amyraut Heresy: Protestant Scholasticism and Humanism in Seventeenth Century France", Madison: Univ. of Wisconsin Press, 1969.
    • Alister McGrath, "Historical Theology", Wiley Blackwell (1998).
    • Willem J. van Asselt, “Scholasticism, Protestant,” in The Dictionary of Historical Theology [Eerdmans, 2000].
    • ”Calvin and the Calvinists: Assessing Continuities and Discontinuities Between the Reformation and Orthodoxy,” in Calvin Theological Journal, Part One, 30 [1995].
  2. *J. A. Dorner, History of Protestant Theology, i. p. 417.
  3. * Nicolás Silvestre Bergier Diccionario enciclopédico de teología, pg. 391
    • Calvinismo en Enciclopedia Católica Online.
  4. *https://web.archive.org/web/20090615020902/http://contenidoshistoria.wordpress.com/2008/07/18/barroco-reforma-revolucion-cientifica/
  5. a b C., Grayling, A.. (2007). Descartes : la vida de René Descartes y su lugar en su época. Pre-Textos ISBN 9788481918328. PMC 427483111. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  6. C., Grayling, A.. (2017). La era del ingenio : El siglo XVII y el nacimiento de la mente moderna. Ariel ISBN 9788434425255. PMC 978482882. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  7. * https://en.wikipedia.org/wiki/Synod_of_Dort
  8. * Acta et Documenta Synodi Nationalis Dordrechtanae (1618–1619), ed. Donald Sinnema, Christian Moser, Herman Selderhuis Vol. I, CVII, 539 pag. ISBN 978-3-525-55078-6 (Göttingen: Vandenhoeck & Ruprecht, 2014)
  9. * Original de los Cinco Artículos en holandés antiguo, latín e inglés
  10. ISBN 9780830874439..
  11. Meditaciones de la vida de Cristo, original en latín y publicado en castellano en Zaragoza, 1601 (Biografía eclesiástica completa, pg. 102) y en Madrid, 1608 (Bibliografía madrileña, pg. 997)

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franciscus Gomarus