Fosil gida

Geruzen arteko korrelazio estratigrafikoa egiteko erabiltzen den fosil bereizgarria.
Artikulu hau hondar paleontologikoari buruzkoa da; Arkeologian erabiltzen den fosil gida edo fosil zuzentzaile kontzeptuari buruzkoa beste hau da: «Fosil gida (arkeologia)».

Fosil gida, fosil indizea edo fosil bereizgarria hondar paleontologikoa da, eta haren presentziak balio dezake zehaztasun pixka batekin datatzeko zer unitate estratigrafikotan dagoen, historia geologikoaren garai jakin bateko partikularrak edo esklusiboak baitira.[1]

Viviparus glacialis, Tiglian aldiko (Pleistozene gaiztiarra) fosil-gida. Holandan aurkitua.

Beste modu batean esanda, geruzen arteko korrelazio estratigrafikoa egiteko erabiltzen den fosil bereizgarria da. Fosil gida modura erabiltzen diren fosilek honako baldintzak bete behar dituzte: a) banaketa geografiko zabala, ahal dela kontinente batekoa baino gehiagotakoa izatea; b) espeziazio- eta suntsipen-tasa altuak, hots, denbora-banaketa estua; c) erraz identifikatzen diren ezaugarri morfologikoak; d) erraz fosiltzen diren zati gogorrak, eta e) sedimentazio-inguruneekiko, hots, faziesekiko independenteak izatea.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Geologic Time: Index Fossils» pubs.usgs.gov.
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.